Delirious New York

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Delirious New York Rem Koolhaas arkitektoak 1978. urtean idatzitako saiakera da. Bertan, Pritzker sari ospetsuaren irabazle den Koolhaas-ek postmodernitatearen hiriaz hitz egiten du, Manhattan irla laborategi soziologiko eta urbanistikotzat hartuta.

Irlaren historioa eta morfologia aitzakitzat harturik, holandar egileak bere etorkizuneko ekoizpen ideologiaren zimenduak eraikitzen ditu; gerora argitaratuko dituen saiakerek (1995.eko "S, M, L, XL", 2003.eko "Content") liburu honen testigantza jasotzen dute, milurteko berriaren eragileetara moldatuz.

Liburua XX. mendeko arkitektura saiakera garrantzizkoen artean dago kokatuta[1], influentzia eta sortutako eraginengatik.

Liburuaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua, Koolhaas-en idazkietan ohizkoa izaten den bezala, poliedrikoa da, hots, osotasun bat eratzen duten testu edo alderdi ezberdinez osotuta. Horrela ba, hainbat adibidez baliaturik, hirigintza postmodernoaren laborategi bihurtu den Manhattan honen irudia jaso dezakegu.

Beraz, irlaren planeamendutaz hitz egiten badigu ere, hiri "laginak" hartuko ditu, laborategiko lana balitz lez, osotasuna aztertzeko. Lagin edo kasu ezberdin hauek dira; Coney Island, 5th Avenue-ko etxe irla bat (Waldorf Astoria eta geroago Empire State etxe orratzaren egoitza), Rockefeller Center eta Welfare Island, hain zuzen ere.

Alde teorikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuan, Koolhaas-ek garai bateko hirigintza eta arkitektura kolokan ezartzen ditu. Urte bete lehenago Kisho Kurokawak "Metabolism in architecture" argitaratu zuen, eta arkitektura, hirigintza eta biologiaren arteko lotura ezarriz. Ikuspuntu biologiko honek hiriaren antolamenduan izango du bere eragina, Koolhaas-en ustez. Humanismoaren balioak defendatzen zituen hirigintza tradizionala eta globalizazioaren eraginez aldaketa bortitzak jasotzen dituen gizartea ez datoz bat. Manhattan bizirik mantentzen duen, -eta ondorioz, gizarteri postmodernoa, irla aztergai dugun lagin bat besterik ez delako-, "kongestioaren kultura" da. Manhattan irlan, etxeen pilatze bertikala eta horizontalak orube bakoitzaren banakotasunaren hasiera besterik ez da. Etxe-orratz bakoitzak "banakotasun" eta "nabarmentasuna" lortzea espero du, besteekin leiha zuzenean.

Beste berezitasun bezala, "programaren" berrikuspen bat daukagu. XX. mendean, funtzionalisten etorrerarekin bat, programa arkitektura prozesuaren dobela bihurtu zen. Funtzionalisten esaera famatuak, "formak erabilera jarraitzen du" izan zen, eta etxe orratzen diseinuan Louis Sullivan-ek inor ez bezala hitz horiek jarraitu zituen. Sullivanen obra gehiena Chicagoko eskolaren barnean kokatu bazen ere, New York hiria planteamendu honen oinordeko da. Delirious New York obran programa honen trinkotasuna zalantza jartzen da, eta beste funtzio ezberdinekin nahasteko proposamenak luzatzen dira. Adibidetzat, 2003. urteko Koolhaas-en estudioa den OMA-ren Seattle Public Library-aren proiekturako, arkitektoak eskaleentzako osasun instalazioak proposatu zituen, "cross-programming" horren arabera.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Architekturtheorie", Taschenbuch, 1981