Dellafuente

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pablo Enoc Bayo ( Granada, Espainia, 1992ko urtarrilaren 1ean) edo, Dellafuente izen artistikoagaz ezagututa, abeslari eta konpositore Espainiar bat da. Hip hop eta trap musika generoak konposatzen ditu. Ospetzua egiten hasi zan “Lo quiero ver”, “Marketing”, “Flores pa tu pelo” eta “Dile” abestiak argitaratu zituenean. Dellafuentek, bere musika generoa “folclorica atemporal” moduan definitzen dau.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dellafuente bere ama braziliarrarekin, Espainan, Armillako Corea auzoan jaio eta hazi zen. Unibertsitatean ikus-entzuzko ikaskuntza ikasi zuen, baina, ikaskuntza utzi zuen, klaseetara asko faltatzen zelako. Urte horietan zehar, bere ezagutzak hasten hasi ziran, orduan abeslari moduan hasi zan. Horreek bere lehenengo bideoklipak editatzeko balio izan zion. Oso ezaguna bihurtu zen arte, motorra konpontzen eta bere aitaren dendan laguntzen bizitza irabazten zuen. Orduan, lanak alde batera utzi zituen , eta musikan gehiago aritzen zen.

Ibilbide musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, ez zuen musika egitearena seriotasunez hartzen. Baina, “Corredores de Bloque”, “Chicoes3” eta “Kefta Boys”abestiak entzuterakoan zer motatako musika egin gura zuen konturatu zan. 2012an hasi zen musikagaz, baina bi urte pasa ostean ospetsua egiten hasi zen “Gitana”, “Enamorao de una emo”, “De mala manera”, eta “Diamantes” bezalako abestiekin. Espainiar mailan ezaguna zenean, 2015ean, “Te como la cara” abestia atara zuen, “Amg-coco”, “Bailaora”, “Olvídame”, “Se me pone violenta”, eta “Bendito castigo” abestiekin jarraituz. Eta, urtea amaitu baino lehen, bere lehenengo diskoa argitaratu zuen, 18 abestiz osatuta dagoena. Bere historian zehar, “Flores pa tu pelo”, “Consentia”, eta “Te como la cara” abestiak izan dira garrantzitsuenak.[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere letren bitartez, Dellafuentek errealismoa eta sentimentaltasuna transmititzen du. Esaten du, bere letrak berak bizi duen errealitateari buruzkoak direla. Dellafuente Espainar mailan, trap abeslari ezagunenetariko bat da. Normalean, bere soinuak, flamenkoak, reggaetoiak eta latinoak dira.

Dellafuente FC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dellafuentek, arropa denda bat ere badauka, arropa dendagaz nahai zuena zen, bere janzteko estiloa tendentzian jartzea, eta horrela lortu zuen, Dellafuente FC kamisetekin. Futbola eta bere musika konbinatzen zituen bere arropa estiloarekin, eta hori jendeari gustatu zitzaion. Bere dendan jertseiak, kamisetak, txapelak, galtzerdiak… saltzen ditu.[3]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere arropa markak futbol klub bati egiten dio erreferentzia, baina futbol klub hori ez da benetan existitzen.
  • Bere lehen abestiaren izenburua “Speakin Chicos” da, YouTuben, 2012koazaroaren 26an argitaratu zuen.
  • Makaren laguna da, granadako beste abeslari bat. Eta, abesti asko ditu berarekin, antzeko musika estiloa daukatelako.
  • Bere izena Pablo da, baina bere lagunek “El chino” deitzen diote.
  • Gazteagoa zenean, bere denbora librean kotxeak saltzen zituen[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2023-09-13). «Dellafuente, el artista urbano granadino que crea música folclórica atemporal» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Dellafuente - Álbumes y discografía» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  3. (Gaztelaniaz) «DELLAFUENTE FC» Dellafuente F.C. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Biografía de Dellafuente» www.buenamusica.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).