Denise Maerker
Denise Maerker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1965eko urtarrilaren 8a (59 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea UCLouvain lizentzia : gizarte-zientzia, ekonomia |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta kazetaria |
Denise Maerker Salmón (Mexiko Hiria, Mexiko, 1965eko urtarrilaren 8a) mexikar abokatua eta kazetaria da, eta irratian, telebistan eta prentsa idatzian egiten du lan. Giro akademikoan ere jardun du.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia eta gizarte zientzia ikasketak egin zituen Lovainako Unibertsitate Katolikoan (Belgika). Zuzenbideko lizentziatura eta Zientzia Politikoetako maistratasuna egin zituen. Sistema politiko konparatuko ikasketa profesionalen doktoretza ikasketak eginak ditu Parisko Sorbonan.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an sartu zen kazetaritzaren munduan, eta CNI Noticias katean agertu zen, Ciro Gómez Leyvaren ondoan, CNI Canal 40n.
Punto de partida albistegiko gidaria izan zen 2016ko ekainera arte. Gaueko En punto con Denise Maerker albistegia gidatu zuen 2023ko urtarrilaren 9ra arte. Biak Noticieros Televisa-k ekoitziak.[4] Televisa SAB delako Administrazio Kontseiluko kidea da.
Denise Tercer grado saioaren analisten taldeko kidea da, lehen emisiotik, beste kazetari batzuekin pantaila partekatuz: René Delgado, Raymundo Riva Palacio, Leo Zuckermann, Genaro Lozano eta Sergio Sarmiento, besteak beste.[5] 2023an Tercer grado deportivo kirol analisirako saioa gidatzen hasi zen.[6]
2001etik eta 2024ko ekainaren 4ra, Atando cabos irrati albistegia gidatu zuen Radio Formulan[7] eta, 2015era arte, El Universal egunkarirako izen bereko zutabea argitaratu zuen.
2024ko martxoan, moderatzaile izendatu zuten Mexikoko hauteskunde federaletarako lehen presidentetza eztabaidan, Manuel Lopez San Martin kazetariarekin batera.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cisneros, Por Víctor. (2024-06-03). «Denise Maerker y la poderosa reflexión por la que se hizo viral en redes sociales: “Hay lugares profundamente distintos”» infobae (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Quién es Denise Maerker? Los 10 datos poco conocidos de la famosa periodista mexicana» Caras 2024-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zainos, Daniel. (2024-06-04). «Denise Maerker: Quién es la periodista que modera el primer debate» Grupo Milenio (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ Tercer grado, el show de los periodistas. Milenio. .
- ↑ «Tercer Grado» Noticieros Televisa 2018-05-03.
- ↑ Quiroga, Antonio. (23 de marzo de 2023). Tercer Grado Deportivo: Cuando inicia y qué analistas participarán. .
- ↑ Denise Maerker Deja su Espacio Radiofónico “Atando Cabos” tras 23 Años. 10 de mayo de 2024.
- ↑ Cabrera, Ángel. (2024-03-06). «Proponen a Denise Maerker y Manuel López San Martín para moderar primer debate presidencial» 24 Horas.