Dentsitate (argipena)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dentsitate hitza hainbat esanahi eta erabilera dituen terminoa da. Oro har, termino honek adierazten du zenbat elementu dauden espazioko luzera, azalera edo bolumen-unitate bakoitzeko. Baina jakintza-arlo bakoitzean ezaugarri bereziak hartzen dira kontuan zein dentsitate-motari buruz ari garen zehazteko.

Zientzia eta teknikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisikan, hainbat arlotan erabiltzen da “dentsitate” kontzeptua. Batetik, “dentsitate” hitz hutsa erabiltzen denean, "bolumen-unitateko masa" adierazteko izaten da —"dentsitate masikoa" edo "masa-dentsitatea" ere esaten zaio—. Bestetik, bestelako magnitude fisikoren dentsitateak ere erabiltzen dira, eta dentsitate horiek bereizteko, hitz elkartuak erabiltzen dira, dagokien magnitudearen izena espreski aipatuzrekin. Horiek guztiak ondoren datorren taula eskematikoan adierazi dira.

MAGNITUDE FISIKOA KONTZEPTUA SI sistemako unitatea
dentsitatea, dentsitate masikoa bolumen-unitateko masa
fluxu magnetikoaren dentsitatea azalera-unitateko indukzio magnetikoa
energia-dentsitatea bolumen-unitateko energia
bero-fluxuaren dentsitatea azalera-unitateko potentzia
karga elektrikoaren dentsitatea bolumen-unitateko karga elektrikoa
korronte elektrikoaren dentsitatea azalera-unitateko korronte elektrikoa
dentsitate optikoa distantzia-unitateko argiaren absortzioa
dentsitatea mekanika kuantikoan partikula aurkitzeko probabilitatea


Matematika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikan, dentsitate kontzeptua hainbat arlotan erabiltzen da:

Elektronikan eta telekomunikazioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza eta gizarte-zientzietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologian eta Geografian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografian eta populazioen biologian, populazioaren dentsitatea erabiltzen da, azalera-unitateko espezie bateko zenbat izaki edo banako dauden adierazteko.

Hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigintza edo urbanismoan dentsitate hitza azalera-unitateko zenbat elementu urbanistiko dauden adierazteko erabiltzen da hala nola zenbat egoitza, zerbitzu, enplegu… dauden kontabilizatzeko.