Deportivo Alaves C
Ezizena(k) | Zaldiaran, babazorroak Alaves C-San Ignacio | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1980 (44 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | "Jose Luis Compañon" (Ibaia) [1] Gasteiz | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Hirugarren Federazioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 12.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.alaves.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Deportivo Alaves C (aurrez A.D. Zaldiaran) Gasteizko futbol taldea zen. Deportivo Alaveseko hirugarren taldea zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deportivo Alavesen bigarren taldea Alaves Aficionados eta hirugarrena Zaldiaran zen.
A.D. Zaldiaran 1980an sortu zuten. Beti Erregional Mailetan aritu zuen 2000an Hirugarren Mailara igo zen arte.
Orduan, Deportivo Alaves C izena hartu eta Deportivo Alaves Lehenengo Mailan eta Deportivo Alaves B Bigarren B Mailan zeudela 3 denboraldi eman zituen han.
2003ko udan Deportivo Alavesek San Ignacio Futbol Klubarekin ituna sinatu zuen hirugarren taldea izateko, horrela Alaves C-San Ignacio taldea sortu zen. Beste bi urte eman zituen Hirugarren Mailan.
2004-05 denboraldia bukatu eta Arabako Goren Erregional Mailara jaitsi zenean, Alaves C desagertu zen, nahiz eta de facto 2003an desagertu.
2022-23an berriz hartu zuen parte Arabako Erregional Preferentean eta txapelduna izan zen.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehenengoa: Zamarra txuri-urdina eta praka urdinak.
- Bigarrena: Zamarra hori-beltza eta praka beltzak.
Futbol Zelaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alaves Cek "Jose Luis Compañon" Kirol Hirian, ezagunagoa Ibaia izenaz, [2] jokatzen zuen.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024-25 denboraldia barne:
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 5
- Denboraldiak Hirugarren Federazioan: 2
- Denboraldiak Arabako Erregional Preferentean: 19
- Emaitzarik onena: 8.a (Hirugarren Mailaren IV. Multzoa, 01-02 denboraldia)
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | # | Maila | Emaitza |
---|---|---|---|
2022-23 | 6 | Arabako Ohorezko Erregionala | 1.a |
2023-24 | 5 | Hirugarren Federazioa | 12.a |
2024-25 | 5 | Hirugarren Federazioa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deportivo Alavés | ||
---|---|---|
Kideak: Futbolariak • Entrenatzaileak • Presidenteak |