Mendizorrotza (futbol zelaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mendizorrotza
Mendizorrotza.jpg
Kokapena
Cervantes etorbidea, Mendizorrotza
Euskal Herria Gasteiz, Araba, Euskal Herria
Koordenatuak 42° 50′ 14″ N, 2° 41′ 17″ W / 42.837111°N,2.688044°W / 42.837111; -2.688044Koordenatuak: 42° 50′ 14″ N, 2° 41′ 17″ W / 42.837111°N,2.688044°W / 42.837111; -2.688044
Historia eta erabilera
Jabea Gasteiz
Kudeatzailea Deportivo Alavés
Kirola futbola
Erabiltzailea Deportivo Alavés
Edukiera 19.840

Mendizorrotza Arabako Gasteiz hiriburuko Deportivo Alaves futbol taldearen zelaia da.

Kokapena

Hiairen hego-mendebaldean dagoen izen bereko Mendizorrotza auzoan dago, Cervantes etorbidean, eta Mendizorrotzako udal igerilekuen, Mendizorrotzako atletismo pisten, Estadio Fundazioaren, Ogeta pilotalekuaren eta Mendizorrotzako kirol pabilioiaren alboan, hiriko kirolgune nagusia osatuz.

Estadioa

19.200 pertsonentzako edukiera du, eta joko zelaiak 105x67 metro neurtzen ditu.

Historia

1942ko apirilaren 27an, Arabako santu zaindaria den San Prudentzio egunez, inauguratu zen. Honenbestez, gaur egun, Espainiako futbol liga txapelketako hirugarren estadiorik antzinakoena da, El Molinón eta Mestallaren ondoren.

Estadioak hainbat eraldaketa izan ditu, azkena eta garrantzitsuena 1998/99 denboraldiak gauzatu zena, hain zuzen ere, Alavasek hirugarren aldiz Lehen Mailarako igoera lortu zuenekoa, estadioaren izkinak itxiz eta edukiera 19.840 ikusleentzat ezarriz.

Etorkizunean Alavesek Mendizorrotza eraldatu eta edukieran 32.000 ikusleetara handitzeko asmoa aurkeztu du[1]

Vitoria Kirol Kluba

1950eko hamarkadaren amaieraldetik 1970eko hamarkadararte, Mendizorrotza orduko hiriko bigarren futbol taldea zen Vitoria Kirol Klubaren jokalekua izan zen, Araban oroitzen diren derbi beroenen lekukoa izanez.

Euskal Futbol Selekzioa

1980ko abuztuaren 5ean, Andre Maria Zuriaren jaietako jaiegun nagusian, Euskal Herriko futbol selekzioa eta Hungariako futbol selekzioaren arteko partidua jokatu zen, euskaldunak 5-1eko emaitzaz nagusituz.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. El Alavés expondrá una maqueta en la Calle Dato, pese a que para este año no hay presupuesto para una posible ampliación. 2016ko abenduaren 18a. Gasteizhoy.com (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendizorrotza (futbol zelaia) Aldatu lotura Wikidatan



Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz