Dervixe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Turkiar dervixe bat, c. 1860.

Dervixe (persieraz: درویش‎, darvīsh, "eskale"[1]) ordena sufi bateko kidea da.[2] Sufi anaitasunen artean, dervixeak XII. mendean antolatu ziren tariqa izeneko ordena sortuz. Diziplina ezartzeaz gain, xeke bat ere hautatu zuten.

Iranen eta Turkian horrela diote arabieraz fakir deituriko eskeko erlijiosoei. Marokon edo Aljerian, berriz, ijwān («anaiak») diete.[1] Edonola ere istorio folklorikoetan, dervixeek askotan naturaz gaindiko botereak dituzte eta mirariak egiten dituzte.[3]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dervixe hitza, persierazko darvīsh hitzetik dator. Hitz hau ohikoa zen eskeko aszetikoak izendatzeko.

Hitz honek izaera ikaragaitza edo aszetikoa adierazteko ere balio du, hau da, ondasun materialekiko axolagabea den jarrera baterako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen den lehen tariqa Qadiriyya izenekoa da, 1166an sortua eta 'Abd al-Qádir al-Yilanik sortua. Dervixe asko dira pobrezia-botoa hartu duten eskeko aszetak, mullahak ez bezala. Dirua eskatzen dute apalak izaten ikasteko, baina debekatuta dute beren onerako eskatzea. Diru hori beste jende pobre bati eman behar diote.

Zenbait dervixe talde ere badaude, sufiak kasu, santu musulman eta irakasle batzuengan, esate baterako Ali Ibn Abi Talib eta Abu Bakr as-Siddiq, jatorria duten mistiko musulmanenak direnak. Hainbat ordena agertu eta desagertu dira mendeetan zehar, fundatzailearekin, jantzi bereizgarrirekin eta erritualekin, esaldi sakratuak errepikatzea, hipnotismo egoera bat bilatzea edo dantza birakariak izan daitezkeenak. Horiek, ohi, Turkiako Mevlevi ordenarekin lotuta daude, eta dantza, estasi erlijiosoa (majdhb edo fana) lortzeko bide bezala erabiltzen dute, gaur egun, herrialdearen erakarpen turistikoa den arren. Mevleví izena "Mevlana" hitzetik dator, Rumi poeta persiarrarekiko begiruneagatik tratatua, dervixen maisu (sheij) bat.

Beste talde batzuk Bektashiak dira, Jenizaroei eta Sanusiei lotuak, eta euren sinesmenetan ortodoxoagoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b MacDonald, D.B.. (2010). P. Bearman, Th. Bianquis, C.E. Bosworth, E. van Donzel & W.P. Heinrichs ed. Darwīs̲h̲ (Darwēs̲h̲). in: Encyclopaedia of Islam. (2. argitaraldia) Brill.
  2. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Dervixe. .
  3. Frederick, William. (1929). Hasluck Christianity and Islam Under the Sultans, Band 1. Clarendon Press, 281 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]