Desislava Radeva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Desislava Radeva

First Lady of Bulgaria (en) Itzuli

2017ko urtarrilaren 22a -
Yuliyana Plevnelieva (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBurgas1969ko uztailaren 9a (54 urte)
Herrialdea Bulgaria
Familia
Ezkontidea(k)Georgi Svilenski (en) Itzuli
Rumen Radev
Hezkuntza
HeziketaUniversity of National and World Economy (en) Itzuli
Hizkuntzakbulgariera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakoffice manager (en) Itzuli

Desislava Kirilova Radeva (bulgarieraz: Десислава Кирилова Радева), jaiotzez Desislava Kirilova Gentxeva (bulgarieraz: Десислава Кирилова Генчева)[1], (Burgas, 1969ko uztailaren 9a) Bulgariako lehen dama da, Rumen Radev presidentearen emaztea[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgasen jaio zen 1969ko uztailaren 9an. Geo Milev eskolan ikasi zuen[3], baina kanporatu zuten irakasle batekin gatazkaren ondorioz, eta Kameno hiriko eskolara joan zen[4]. Nazionaleko eta Munduko Ekonomia Unibertsitatean Finantza eta Kreditu ikasketak egin zituen. Sofiako Basogintza Unibertsitatean ere ikasi zuen[5], baina ez zituen ikasketak amaitu[4].

Ikasle urteetan, Rumen Hristov Nekazaritza Ministroaren laguntzaile gisa lan egin zuen. Telebistako bulegoko zuzendari gisa jarraitu zuen ibilbidea. Bulgariako Musika Konpainiako harreman publikoen arduraduna izan zen. Geroago, Heineken enpresako Bulgariako zuzendari nagusiaren laguntzaile izan zen[6].

Bere lehen senarra Georgi Svilenski parlamentaria da, eta seme bat daukate[2][7].

2016an, aktiboki parte hartu zuen Bulgariako presidentetzarako hauteskundeetan, orduan haren bikotekide Rumen Radeven aldeko kanpainan. Urte berean ezkondu ziren[8].

2017an Bulgariako Ur Bizia irabazteko asmorik gabeko erakundea sortu zuen[9].

Bulgarieraz gain, ingelesa eta errusiera ere menderatzen ditu eta greziera ikasten du[4]. Kristau ortodoxoa da[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
  2. a b (Bulgarieraz) Николова, Яна. «Новата първа дама: Коя е жената до Румен Радев?» Nova 2016-11-14 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  3. (Bulgarieraz) «Десислава Радева празнува юбилей» Gramofona 2019-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  4. a b c (Bulgarieraz) «Първата дама тръгна на уроци по...» Флагман 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  5. (Bulgarieraz) «Татяна Кристи: Деси Радева да си покаже дипломите» Nova 2018-12-17 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  6. (Ingelesez) «Desi Radeva with 50! Moments in which we all talk about it» Vesti.bg 2019-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  7. (Bulgarieraz) «Как се промени стилът на първата дама Десислава Радева за две години (снимки)» Darik 2019-01-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  8. (Bulgarieraz) «Игла и конец: Модният стил на Десислава Радева и как се промени?» Dnes.bg 2020-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  9. (Bulgarieraz) «Президентско и безотчетно: Сдружение на Десислава Радева работи на тъмно» Bird 2022-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  10. (Bulgarieraz) «Президентът на Република България посети Рилския манастир» Рильская святая обитель (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]