Diadoko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seleuko I.aren bustoa; jatorrizko azken diadokoa izan zen.

Diadokoak (latinez: Diadochi, singularra: Diadochus; antzinako grezieratik: Διάδοχοι, Diádokhoi, «ondorengoak») Alexandro Handiaren jeneralak izan ziren, hura hil ondoren (K.a. 323) elkarren kontra borrokatu zirenak inperioaren kontrola lortzeko[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandro Handia hil ondoren, haren jeneral nagusi edo diadokoen artean banatu zen inperioa:

Diadokoak hogei urtez ibili ziren borrokan boterea lortzeko. Jeneral hauen ondoren, epigono (επιγονος) deritzenek -ondoren jaioak edo ondorengoak- gobernatu zuten. Boterea eta nagusitasuna lortzeko euren arteko borrokak ia berrogeita hamar urte iraun zuen K.a. 281 arte; urte horretan hil zen Seleuko I.a Nikator, azken diadokoa. Hiru estatu handiren sorrera izan zen borroka hauen emaitza[2]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]