Diagonal nagusi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aljebra linealean, matrize karratu edo determinante bateko diagonal nagusia goiko ezkerretik beheko eskuinera doan diagonala da, hau da, elkarren ondokoak ez diren bi erpinen arteko elementu-multzoa: a_{1,1}\,, a_{2,2}\,, a_{3,3}\, ... a_{n,n}\,. Esate baterako, matrize honek 1-ak ditu diagonal nagusi osoan:

\begin{bmatrix}
1 & 0 & 0\\
0 & 1 & 0\\
0 & 0 & 1\end{bmatrix}

Gainera, Diagonal nagusian ez dauden elementu guztien balioa zero den matrize karratua matrize diagonal deitzen da; diagonal nagusiko elementuen balioa edozein izan daiteke, baita zero ere. Matrize karratu bateko diagonal nagusiko elementuen baturari matrizearen aztarna deritzo.