Didier Rouget

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Didier Rouget
Bizitza
Jaiotza Paris1952ko irailaren  15a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza 2015eko urtarrilaren  6a (62 urte)
Jarduerak
Jarduerak abokatua

Didier Rouget (Paris, Frantzia, 1952ko irailaren 15a - 2015eko urtarrilaren 6a) Parisen jaio baina Uztaritzen bizi zen abokatua zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ideologikoki ezkerrekoak ziren mugimenduetan ibili izan zen eta Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioetan ere ibili zen. Hor Euskal Herriko gatazka ezagutu zuen. Gerora, zuzenbide ikasketak amaitu zituenean euskal iheslariei eta euren familiei laguntzen ibili zen[1].

Parot doktrina Estrasburgoko auzitegietara eraman zuenetako bat izan zen eta hainbat tortura salaketa Europako Giza Eskubideen Auzitegira eraman zituen. Gainera, HB, EH eta Batasunaren legez kanporatzearen kontrako helegiteak jarri zituen[1].

Doktore tesia torturari aurre egiteko neurriei buruz egin zuen eta ondorioz, 1997an hiru guardia zibil zigortzea lortu zuen. 1990an, berriz, NBEko Torturaren aurkako Batzordeak Frantzia zigortzea lortu zuen[1].

Bestalde, Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendari ohiaren tortura salaketak Estrasburgora eraman zituenetako bat ere izan zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]