Diego Basterra
Itxura
Diego Basterra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1883ko urriaren 20a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1959ko maiatzaren 5a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Diego Basterra Berastegi (Bilbo, Bizkaia, 1883ko urriaren 20a – ib., 1959ko maiatzaren 5a) arkitektoa izan zen, Manuel Basterra arkitektoaren anaia.
Madrilen egin zituen Arkitektura ikasketak, eta 1911n jaso zuen titulua. 1918an Bizkaiko Foru Aldundiko arkitekto bilakatu zen, eta auzuneetako hainbat eskola eraiki zituen. Modu pribatuan ere lan egin zuen. 1930eko hamarkadan ezaguna egin zen eskola arrazionalistako arkitektotzat, eta haren eraikin nabarmenenen artean dago Deustuko Elejabeitia etxea.
Espainiako Gerra Zibilaren ostean, anaiaren antzera, frankistek jazarri eta espetxeratu zuten.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hiru Probintzien Pabiloia, Sevillako 1929ko Erakusketa Iberoamerikarrean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Diego Basterra Berastegui», Auñamendi Eusko Entziklopedia.