Diego Portales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Diego Portales.

Diego Portales Palazuelos (Santiago, Txile, 1793ko ekainaren 16a - Valparaíso, Txile, 1837ko ekainaren 6a) Txileko diktadorea izan zen, euskaldun jatorrikoa.

Dirutza handi baten jabe egin zen merkataritzari esker, eta 1824an Txileko Gobernuak tearen, edari bizien eta tabakoaren salmentaren monopolioa eskaini zion, gobernuak Erresuma Batuarekin zituen zorrak ordaintzearen truke. Hala, Txilen eragin handiena zutenetako bat zen Portales; 1830ean, Txileko Alderdi Kontserbadorea aginpidera iritsi zenean, Kanpo eta Barne Arazoetako, eta Gerra eta Itsas Armadako ministro izendatu zuten. Oso gogor menderatu zuen liberalek antolatu zuten matxinada, eta Txileko egiazko agintari bakarra bihurtu zen harrezkero, Elizaren eta oligarkia lur-jabearen interesen babesle. 1836an Txileren eta Peruren arteko gerra piztu zen, eta handik urtebetera txiletar militar talde batek hil zuen Portales.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diego Portales Aldatu lotura Wikidatan