Humanitateak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Humanitateak (latinezko Humanitas hitzetik eratorria) giza kulturarekin zerikusia duten disziplina akademikoez osatutako multzoa jasotzen duen izendapena da. Beste izendapen batzuk ere jaso ohi dituzte, adibidez "Letrak" edota Letretako ikasgai edo karrerak, gehienbat Zientziak multzoa osatzen duten disziplina akademikoei kontrajartzeko. Halere, multzo honek epistemologia eta metodologiari dagokionez, beste izendapen batzuk ere jaso ditzake, adibidez, Gizarte-zientziak.

Pizkunde garaian Unibertsitateen sorrerarekin irakasgaiak bi multzo nagusietan banatzen ziren: Giza jakintzak (Studia Humanitatis) humanismoan oinarrituak, eta Jainkoaren jakintzak. Halere, denboraren poderioz, eta Zientzien garapenarekin batera, teologia bera Humanitateen barnean egotera igaro da.

Multzo hau erabat zehaztugabea egon arren, berau osatzen duten disziplina akademiko ohikoenen artean hauek daude:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humanitateak Aldatu lotura Wikidatan