Dioncounda Traoré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dioncounda Traoré
Dioncounda Traoré 2011-10-16 (2).jpg
President of Mali Itzuli

2012ko apirilaren 12a - 2013ko irailaren 4a
Amadou Sanogo - Ibrahim Boubacar Keïta
Member of the National Assembly of Mali Itzuli

Bizitza
Jaiotza Kati1942ko otsailaren 23a (77 urte)
Herrialdea  Mali
Hezkuntza
Heziketa Aljerko Unibertsitatea
University of Nice Sophia-Antipolis Itzuli
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alliance for Democracy in Mali Itzuli

Dioncounda Traoré (Kati, Sudan Frantsesa, 1942ko otsailaren 23a) maliar politikaria da. Maliko Errepublikako presidentea izan zen 2012-2013 bitartean, eta Nazio Biltzarreko lehendakaria 2007tik2014ra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobiet Batasunean, Aljerian eta Frantzian egin zituen unibertsitate ikasketak, eta matematika doktoregoa lortu zuen. Malira itzuli eta unibertsitate eskolak ematen hasi zen. 1990ean, Demokraziarako Aliantza alderdia sortu zutenetako bat izan zen. 1994–1997 bitartean Atzerri Arazoetako ministro izan zen. 2007an, Parlamentuko lehendakari izendatu zuten[1].

2012ko martxoaren 22an, militar matxinatu talde batek Amadou Toumani Touré presidentea kargutik kendu zuen[2]; apirilaren 12an Dioncounda Traoré izendatu zuten behin-behineko presidente. Kargu-hartze ekitaldian presidente berriak herrialdearen iparraldean Azawad estatuaren independentzia aldarrikatu zuten tuareg matxinatuei mehatxu zuzena bidali zien: «Konponbidea gerra bada, ez dugu zalantzarik izango erabateko gerra hasteko, su-etenik gabeko gerra»[3]. Maiatzaren 21ean, kolpe militarraren aldeko manifestariek bere egoitza indarrez hartu eta Traore zauritu zuten; Frantziara eraman zuten sendatzera[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Zein da zein Azawadeko gatazkan berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-11-10.
  2. Maliko militar matxinatuek presidentea boteretik kendu duela iragarri dute, argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0). Noiz kontsultatua: 2016-11-10
  3. Maliko presidente berriak Azawadeko tuaregak gerrarekin mehatxatu ditu argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-10.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dioncounda Traoré Aldatu lotura Wikidatan