Mali iparraldeko gatazka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau 2012-2015eko Mali iparraldeko gatazkari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tuareg matxinadak».
Mali iparraldekoko gatazka
Islamiar insurjentzia Ipar Afrikan eta Arabiar Udaberritik eratorriak
Northern Mali conflict.svg
Matxino tuareg eta jihadisten mendeko lurraldearen hedadurarik handiena (2013ko urtarrila)
Data 2012ko urtarrilak 16 - 2015eko ekaina
Lekua Mali
Koordenatuak 12° 39′ 00″ N, 8° 00′ 00″ W / 12.64999962°N,8°W / 12.64999962; -8Koordenatuak: 12° 39′ 00″ N, 8° 00′ 00″ W / 12.64999962°N,8°W / 12.64999962; -8
Emaitza Uagaduguko Hitzarmena (2013)
Aljerko Hitzarmena (2015)
Gudulariak
 Mali
 Frantzia (2013tik)
 Txad (2013tik)

Mali CM-FPR
GATIA flag.svg GATIA (2014tik)
Flag of the Arab Movement of Azawad.svg MAA loialista (2014tik)
Mouvement populaire pour le salut de l'Azawad.jpg MPSA (2014tik)


MISMA (2012)

Flag of the United Nations.svg MINUSMA (2013tik)
MNLA flag.svg MNLA
MIA (2013)
HCUA drapeau.JPG HCUA (2013tik)
Flag of the Arab Movement of Azawad.svg FLNA (2012)
Flag of the Arab Movement of Azawad.svg MAA (2013tik)
MNLA flag.svg CPA (2014tik)
CM-FPR2 (2014tik)

Islamistak
Drapeau Ansar Dine.JPG Ansar Dine
ShababFlag.svg AQMI
ShababFlag.svg MOJWA (2012-2013)
Al-Mourabitoun (2013-2015)
Boko Haram (2012-2013)


ShababFlag.svg Estatu Islamikoa (2015etik)
Buruzagiak
Mali Amadou Toumani Touré
Mali Amadou Sanogo
Mali Dioncounda Traoré
Mali Ibrahim Boubacar Keïta
Mali El Haji Ag Gamou
Frantzia François Hollande
Frantzia Édouard Guillaud
Flag of the United Nations.svg Bert Koenders
Flag of the United Nations.svg Mongi Hamdi

MNLA flag.svg Bilal Ag Acherif
MNLA flag.svg Mohamed Ag Najem
MNLA flag.svg Moussa Ag Acharatoumane
MNLA flag.svg Assalat Ag Habi

HCUA drapeau.JPG Mohamed Ag Intalla
HCUA drapeau.JPG Alghabass Ag Intalla

Flag of Jihad.svg Iyad ag Ghaly
Flag of Jihad.svg Nabil Abou Alqama
Flag of Jihad.svg Djamel Okacha
Flag of Jihad.svg Mokhtar Belmokhtar
Flag of Jihad.svg Hamada Ould Mohamed Kheirou
Flag of Jihad.svg Abou Bakr Al-Nasr
Flag of Jihad.svg Cheikh Ag Aoussa

Flag of Jihad.svg Abdelhamid Abou Zeid
Indarra
Mali 22.000

Frantzia 4.600
Txad 2.400


CM-FPR 1.000-3.500
Flag of the Arab Movement of Azawad.svg 2.000
GATIA flag.svg 500-1.000
Mouvement populaire pour le salut de l'Azawad.jpg 300


MISMA 6.000
Flag of the United Nations.svg 10.300


EUTM Mali.svg 450

MNLA flag.svg 2.000-10.000
HCUA drapeau.JPG 400-600
Flag of the Arab Movement of Azawad.svg 500-1.000

CM-FPR2 700-800

ShababFlag.svg Drapeau Ansar Dine.JPG

3.000-6.500
Galerak
Mali 400-500 hildako

Frantzia 17 hildako
Txad 70 hildako


Flag of the United Nations.svg 109 hildako (2016ko urria arte)[1]

MNLA flag.svg 100-500 hildako
HCUA drapeau.JPG ?

Flag of the Arab Movement of Azawad.svg 10-100 hildako

ShababFlag.svg Drapeau Ansar Dine.JPG
700-1.000 hildako

600-700 atxilotu
Zibilak:
ehunka hildako, 700.000 iheslari eta lekualdatu[2]

Mali iparraldeko gatazka liskar armatua izan zen, 2012ko urtarrilean hasitakoa, tuareg nazionalistak eta talde armatu jihadistak Maliko gobernuaren aurka matxinatu zirelarik. Nazionalisten xedea Azawaden independentzia lortzea zen; jihadistek, berriz, Mali osoan xaria ezarri nahi zuten[3]. 2015ean bake hitzarmena sinatu bazen ere, liskarrak izaten dira noizbehinka[4].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuareg herri nomada da, Saharako basamortuan bizi dena. Historikoki bazterturik egon da, eta arrotzatzat hartu dute kolonizatzaile eta herrialde berriek. Mali, Niger, Argelia, Libia, Burkina Faso eta Mauritanian banatua, 1,5 milioi pertsonak osatutakoa dela jotzen da. Amazigeraz mintzo dira eta Tifinagh izeneko idazkera propioa dute. Deskolonizatze garaian, Frantziak bere interesen zerbitzura diseinatu zuen Mali eta herrialdeko tuaregak iparraldean zokoraturik utzi zituen, hegoaldearen kontrolpean[5].

Egoera horrek liskar ugari eragin ditu. Azken mendeko tuaregen matxinada nagusiak hauek izan dira[6]:

  • 1916-1917: Kaocengo altxamendua. Frantziako gobernu kolonialaren aurka altxa ziren tuaregak eta Nigerko Agadez hiria kontrolatzera iritsi ziren.
  • 1961-1964: Malik Frantziatik independentzia lortu eta lau urtera, gobernu berritik kanpo geratu ziren tuaregak. Beren lurralde historikoari eragiten zioten legeak aplikatzen hasi zen Mali, eta hauen idazketatik kanpo utzi zituztenez, armak hartu eta independentziaren aldeko kanpaina abiarazi zuten. Maliko armadak gogor erantzun zuen eta herritar askok herrialdea utzi behar izan zuten.
  • 1990-1996: 1980ko hamarkadako gosetearen eta Maliren errepresio bortitzaren ondorioz, Tuaregak berriz independentziaren alde altxa ziren.
  • 2007-2009: Altxamendua Mali eta Nigerren, bi estatuokin aurretik adostutako prozesua ez zutelako bete. Hitzartu zutenez, tuaregak bi herrialdeotako bizitza zibil eta militarrean integratu behar zituzten.

2011ko Libiako gerra zibilean Niger eta Maliko milaka tuareg borrokatu ziren Muammar al Kadafiren armadan. Gerra amaitu zenean etxera itzuli ziren; batzuk Maliko armadan sartu ziren, baina beste batzuek bat egin zuten Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua-rekin (MNLA)[7]; talde armatu hori 2011ko uztailean sortu zen, Tuaregen lurraldearen independentzia lortzeko helburuz[3].

2012ko tuareg matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MNLAko kideak 2011 amaieran, matxinada baino lehenxeago.

2012ko tuareg altxamendua urtarrilaren 17an hasi zen, Ménakan, MNLAko kide batzuek Maliko armadari eraso egin ziotenean. Hilabete hondarrerako hiria matxinoen esku zegoen[8]. Urtarrilaren 18an, MNLA, Ansar Dine eta AQMIko indarrek Tessalit eta Aguelhok eraso zituzten. Tessalit berehala hartu zuten[9], baina Aguelhokek sei egunez iraun zuen; urtarrilaren 24an maliar soldaduak errenditu ziren, baina gehienak —153 Human Rights Watchen arabera— hilarazi zituzten[10][11].

Otsaila eta martxoan erasoak eta liskarrak hedatuz joan ziren Maliko iparraldean; martxo hasieran, errebelak Timbuktutik 125 kilometrora zeuden, Diré eta Goundam harturik[12], eta Ansar Dinek adierazi zuen Aljeria-Mali muga kontrolpean zuela[13].

Martxoaren 22an estatu-kolpe batek Maliko presidente Amadou Toumani Touré agintetik kendu zuen. Militar kolpezaleek azaldu dutenez, urtarrilean herrialdearen iparraldean hasitako tuaregen altxatzearen aurrean gobernuak izan zuen jarrera «inkonpetenteak» bultzatu zituen matxinada hastera[14]. MNLA eta Ansar Dinek ederki baliatu ziren estatu-kolpe osteko giro nahasiaz: martxoaren 30ean Kidal hartu zuten, 31n Gao eta apirilaren 1ean Timbuktu[15]. Azkenik, apirilaren 6ean Azawadeko Askapen Mugimenduak independientzia aldarrikatu zuen, baina nazioarteak ez zuen onartu.[5].

Xariaren ezartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azawadeko Askapen Mugimenduak estatu laikoa nahi bazuen ere, Ansar Dine talde islamista erradikalak xaria ezarri zuen iparraldeko Malin[16]. Edari alkoholdunak, tabakoa, futbola, Maliko eta Mendebaldeko musika eta bideojokuak debekatu zituzten[17], eta ohikoak bihurtu ziren harrikatzeak, esku-mozteak eta heriotz zigorrak[3].

Ekainaren 28an, Unescok Arriskuan dauden Munduko Ondarearen Zerrendan sartu zituen Tonbuktu hiria eta Gaoko Askiaren hilobia; mendekuz, Ansar Dineko kideek santu musulmanen hamasei mausoleoetatik zazpi ezereztu zituzten Timbuktun[18].

Nazionalista eta islamisten arteko gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maliko armada herrialdearen iparraldetik lekutu orduko, agerian gelditu ziren nazionalisten eta islamisten arteko desadostasunak. Maiatzaren 27an, MNLAk eta Ansar Dinek bat egiteko akordio batera iritsi ziren, Azawadeko Estatu Islamikoa sortu eta xaria ezartzeko. Era horretan, Ansar Dine talde islamiko erradikalak estatu berria onartzeko eskatzen zuen baldintza nagusia lortuko zuen, «islama zuzenbidearen iturria» izatea[19][20]. Baina 24 ordu geroago MNLAk hautsitzat jo zuen hitzarmena[21].

Handik aurrera, bi taldeen arteko liskarrak ugarituz joan ziren. Ekainaren 27an, MOJWA eta AQMIko islamistek MNLAren kokaguneak eraso zituzten Gaon; bi egun geroago, borroka odoltsuen ostean, MNLAk bertan behera utzi behar izan zituen Gao eta Timbuktu, eta bi hiriak islamisten esku gelditu ziren[22]. Irailean, Douentza hartu zuen MOJWAk, eta azaroan Ménaka[23].

Nazioarteko esku hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 12an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak aho batez onartu zuen Mali iparraldean militarki esku harzea, gobernuak eremuaren kontrola berreskura zezan. Frantziak sustatutako ebazpen horrek 45 eguneko epea ematen zuen esku hartzeko plana prestatzeko[24].

Ansar Dineko gerrillari islamistak ipar Malin.

Bien bitartean, islamistek hegoaldeko Mali hartzeko erasoaldia prestatzen jardun zuten; 2013 hasieran, Bambara Maoudén elkartu ziren Gao eta Timbuktutik joandako Ansar Dine, MOJWA, AQMI eta Boko Harameko kideak, eta urtarrilaren 10ean Konna hiri estrategikoaz jabetu ziren. Mopti eta Sévaré arriskuan ikusirik, Maliko presidente Dioncounda Traorék berehalako laguntza galdegin zion François Hollanderi. Biharamunean, Frantziak Serval Operazioa izeneko esku hartze militarra abiarazi zuen Malin[25]. Izan ere, jihadisten aurkako borrokaz landa, Maliko gatazkarekin Frantziak arriskuan ikusten zituen bere interesak, hala nola, tuaregen lurraldean ustiatzen zituen uranio erreserbak[26].

Frantziakoaz gainera, Maliko armadak Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak bidalitako tropen laguntza ere jaso zuen. Ansar Dineko bozeramaileak «arabiar munduko edozein tokitan zeuden Frantziako herritarrak» mehatxatu zituen, eta Hollandek plan antiterroristaren alerta maila igoz erantzun zuen[27].

Urtarrilaren 11n bertan hasi zuten Frantziako tropek Konna berreskuratzeko erasoaldia, helikoptero eta hegazkinen bonbardaketen laguntzaz; hondar gudulari islamistak urtarrilaren 18an irten ziren hiritik, eta biharamunean sartu ziren maliar eta frantziar indarrak. Borroketan ehundik gora jihadista, 11 soldadu maliar eta Frantziako armadako pilotu bat hil ziren[27][28]. Aireko erasoei ezin eutsiz, Diabaly eta Douentzatik ere erretiratu behar izan ziren islamistak[29]. Urtarrila eta otsailean, nazioarteko indarrak hedatuz joan ziren Malin: urtarrilaren 15ean, 800 soldadu frantziar zeuden, 2.000 19an, 3.500 30ean, eta 4.000 inguru otsaila hasieran. Ecowas eta Txadek bidalitako lehenbiziko soldaduak urtarrilaren 17an iritsi ziren; 24an 1.900 ziren, eta martxo hasieran 6.000, 2.400 txadiar barne[30].

Maliko soldaduak Gaon 2013ko apirilean.

Jihadistak Mopti eskualdetik egotzi ondoan, Gao eta Timbuktu lehenbailehen hartzea erabaki zuen François Hollandek. Frantziar-maliar indarrek iparralderantz jo zuten; urtarrilaren 25ean Hombori eta Lérén sartu ziren, 27n Gaon, eta 28an Timbuktun[31]. Egun batzuk geroago, otsailaren 2an, Dioncounda Traoré eta François Hollande presidenteek bisitatu zuten azken hiri hori[32]. Herrialdearen ekialdean, txadiar eta nigeriar indarrak Andéramboukane eta Ménakaz jabetu ziren urtarrilaren 28an[33].

Horiek horrela, AQMI eta Ansar Dineko islamistek gibelera egin zuten Adrar des Ifoghas mendiguneraino. Gerrilari jihadisten ihesaz baliaturik, MNLAko kideek iparraldeko zenbait hiri berreskuratu zituzten, Kidal barne[31]; mugimendu nazionalistaren arabera, operazioa frantziar armadarekin elkarlanean egin zen. MNLAk maliar indarren presentzia onartu ez zuenez gero, otsailaren 5ean 1.800 soldadu txadiar sartu ziren Kidalgo segurtasuna sendotzera[34]. Azkenik, otsailaren 8an, frantziar eta txadiar indarrek Tessalit hartu zuten[35].

Frantziako armadako Puma helikopteroa Adrar des Ifoghasen.

Mali iparraldeko hiri nagusiak berreskuratu ondoren, frantziar armadak Pantera operazioa burutu zuen, Adrar des Ifoghasen gotorturik zeuden AQMI eta Ansar Dineko jihadisten aurka[36]. Operazioa otsaila eta martxoan gauzatu zen, Adrar Tigharghar-en, Aguelhoken ekialdean, Kidal et Tessaliten artean; frantziar eta txadiar soldaduek esku hartu zuten, MNLAren laguntzarekin. Martxo hasieran, ibarra naziarteko indarren kontrolpean zegoen, eta islamistek ihes egin behar izan zuten[37][38]. Borroketan 200-300 islamista, 30 soldadu txadiar eta 3 frantziar hil ziren. Otsailetik apirilera, MOJWAk zenbait eraso egin zituen Gao eskualdean zeuden nazioarteko indarren aurka, gehienetan minak jarriz edo kamikazeen bidez.

Uagaduguko Hitzarmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko udaberrian, MNLA eta Maliko Gobernuaren arteko negoziazioak prestatzen hasi ziren[39]. Baina Maliko biztanleriaren parte batek eta politikari batzuek nahiago zuten matxinoen aurkako gerra amaieraraino eramatea eta Kidaletik ere kanporatzea. Izan ere, maiatzaren 30ean 3.000 lagun manifestatu ziren Gaon, Kidal askatzeko eskatuz eta Frantziaren jarrera adostailea kritikatuz.[40].

Bake negoziazioak maiatzean hasi ziren, Uagadugun, Burkina Fasoko hiriburuan; Maliko Gobernua, MNLA eta HCUA Azawaden Batasunerako Kontseilu Gorenak parte hartu zuten, Burkina Fasoko presidente Blaise Compaoré, Nazio Batuen Erakundea eta Europako Batasuna bitartekari zirela. Ekainaren 18an, bakerako lehen akordioa lortu zuten. Su-etenaz gain, MNLAk eta HCUAk onartu zuten Maliko presidentetzarako hauteskundeak Azawaden ere egitea, eta baita Maliko armada eta administrazioa Kidalera itzultzea ere. Azawaden estatusari buruzko negoziazioak, berriz, hauteskundeen ondoren egitea adostu zuten[41].

Minusmako kideak Parisko Eliseo Zelaietan desfilatzen, 2013an

Maliko segurtasuna eta egonkortasuna sendotzeko, Nazio Batuen Erakundeak Minusma (Maliko oreka egonkortzeko Nazio Batuen misio integrala) operazioa abiarazi zuen. Bake misio horren hedapena 2013ko apirilaren 25ean onartu zen, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren erabaki baten bidez[42]. 11.200 kasko urdin eta 1.400 poliziak osatu zuten, gehienak Mendebaldeko Afrikakoak; 2013ko uztailerako 6.000 zeuden Malin[43]. Horiek hedatu ahala, Frantziako armada atera zen, baina mila soldadu inguru gelditu ziren bertan[44].

Uagaduguko Hitzarmena sinatu arren, Maliko armadaren eta MNLAren arteko istilu franko izan zen ondoko hilabeteetan. Irailaren 26an, Maliko Gobernuarekin zituzten negoziazioak eten zituzten MNLAk, HCUAk eta Azawadeko Mugimendu Islamikoak, Ibrahim Boubacar Keïta presidenteak iparraldeko Maliren autonomia negoziatzeari uko egin ostean[45]. Bestalde, frantziar armadak eutsi zion islamisten aurkako borrokari. Urriaren 20an hasi zen Maliko ipar-ekialdeko sare jihadisten aurkako operaziorik handienetako bat, Hydre izenekoa. 1.500 soldaduk parte hartu zuten, Frantzia, Mali eta Minusmakoek[46], baina islamistek ihes egin zuten borrokatu gabe. 2014ko urtarrilaren 23an, frantziar indarrek 11 jihadista hil zituzten Timbuktutik 100 kilometro iparraldera[47]. AQMI eta MOJWAko jihadistei dagokienez, eraso suizida batzuk egin zituzten nazioarteko indarren aurka[48][49].

2014ko liskarrak eta Aljerko Hitzarmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik bero bazegoen ere, 2014ko maiatzaren 17an Maliko lehen ministroak Kidalera egindako bisita batek lehertu zuen tuaregen eta Maliko Gobernuaren arteko gatazka. Iturri tuaregen arabera, lehen ministroaren aurkako manifestazio baketsua egin zuten tuaregek, eta soldadu maliarrek haien aurka tiro egin zuten, azkenean MNLAri berari ere eraso eginez. Bihamunean, lehen ministro Moussa Marak adierazi zuen bere herrialdea berriz ere «gerran» zegoela MNLAren aurka[50]. Lau egun geroago, Maliko armadak eraso zion Kidali 2.000 soldadurekin, baina iparraldeko talde armatuek aurre egin zieten[51]. Egun berean, tuareg matxinoek Ménaka, Andéramboukane eta Anefif hartu zituzten[52]. Horren ostean, Maliko Gobernuaren aldeko talde tuareg paramilitarrak (MAA, CM-FPR, GATIA, MPSA) antolatu ziren, 2014ko ekainaren 14ko Plataforma sortuz[53].

Maliko Gobernuaren aldeko paramilitarrak

2014ko uztailaren 16an, Maliko Gobernua, CMA-n bildutako talde nazionalistak eta Plataformako unionistak negoziatzen hasi ziren Aljerren[26]. Bake elkarrizketa horien bezperan, presoak trukatu zituzten Maliko Gobernuak eta Azawadeko tuaregek, borondate oneko keinu gisa[54]. Hala ere, bortizkeria ez zen gutxitu ondoko hilabeteetan; izan ere, tuareg nazionalista eta unionisten arteko borrokak ugaritu ziren, eta baita jihadisten erasoak ere. 2014ko abuztuan, Serval Operazioa amaitutzat jo ondoan, Frantziak Barkhane Operazioa abiarazi zuen, Sahelgo talde armatu jihadista salafisten aurka borrokatzeko[26].

2015eko martxo hasieran, Maliko Gobernuak eta ipar Maliko talde unionistek bake hitzarmen bat adostu zuten Aljerren[55]. CMA Azawadeko Mugimenduen Koordinazioak, ordea, akordioa herritarren artean eztabaidatu behar zela ohartarazi zuen; apirilaren 10ean testua zegoen moduan ez zuela sinatuko jakinarazi zuen, ez zuelako autonomia estatusik jasotzen[56]. Horren ostean, MNLAren eta GATIAko unionisten arteko borrokak gogortu ziren. Apirilaren 27an, MNLAren esku zegoen Ménaka hartu zuten unionistek[57]. MNLAren ihardespena berehalakoa izan zen, eta ondoko egunetan Goundam, Léré, Bintagoungou, Diré eta Ténenkou eraso zituen[58][59][60].

Aljerko Hitzarmena maiatzaren 15ean sinatu zuten Maliko Gobernuak eta talde unionistek, Bamakon, eta baita bitartekariek ere: Aljeria, Burkina Faso, Mauritania, Niger, Nigeria, Txad, Afrikar Batasuna, NBE, ECOWAS, Batzar Islamikoko Erakundea, Europar Batasuna eta Frantziak; alabaina, CMAko ordezkaririk ez zen izan[61]. Hala ere, Maliko Gobernuak, Estatu frantsesak eta inguruko herrialdeek presio handia egin zuten[26] eta, azkenik, ekainaren 20an sinatu zuten bake hitzarmena MNLAk eta gainerako talde tuareg nazionalistek[62].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. United Nations: Fatalities by Mission and Appointment Type un.org . Noiz kontsultatua: 2016-11-24.
  2. Baché, David Gao, la réconciliation intercommunautaire est en marche rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-24.
  3. a b c Zein da zein Mali eta Azawadeko gatazkan berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.
  4. Deploring ongoing violence, UN rights expert urges Malian parties to work together towards lasting peace un.org . Noiz kontsultatua: 2016-11-13.
  5. a b Zergatik ez du onartzen nazioarteak Azawaden independentzia? argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  6. Arbelaitz, Lander Azawadeko tuaregek ez dute desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  7. Nord-Mali: qui sont les rebelles du MNLA? jeuneafrique.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  8. Ahmed, Baba; Groga-Bada, Malika Rébellion touarègue: Gao, QG de l’armée et dernier rempart avant les combats au Nord-Mali jeuneafrique.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  9. Ahmed, Baba Rébellion au Nord-Mali: le camp militaire de Tessalit tombe aux mains du MNLA jeuneafrique.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  10. Mali: La justice, un élément indispensable des pourparlers de paix hrw.org . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  11. Touchard, Laurent Guerre au Mali: retour sur le drame d’Aguelhok jeuneafrique.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  12. Mauritania denies collusion as Mali rebels advance af.reuters.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  13. Ansar Dine claims control in North East Mali lemag.ma . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  14. Maliko militar matxinatuek presidentea boteretik kendu duela iragarri dute argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  15. MALI. Le pouvoir laisse Gao aux mains des rebelles tempsreel.nouvelobs.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  16. Batasuna hitzartu eta Azawadeko Estatu islamikoa sortu dute tuaregek argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-14.
  17. Islamists block first Mali aid convoy to Timbuktu reuters.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.
  18. Maliko iparraldea: arriskuan munduko ondarearen bi leku unescoetxea.org . Noiz kontsultatua: 2016-11-15.
  19. Batasuna hitzartu eta Azawadeko Estatu islamikoa sortu dute tuaregek argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  20. Thibault, Guillaume Mali: les rebelles touareg s'allient à des islamistes lepoint.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  21. Exclusif: les dessous de l'accord entre Aqmi et les mouvements armés du Nord rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  22. Nord du Mali: les rebelles touaregs du MNLA chassés de Gao et Tombouctou rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  23. Mali: les hommes du Mujao s'emparent de Ménaka rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  24. Mali iparraldean esku hartze militar bat egitea onartu du Nazio Batuen Erakundeak berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  25. Rodriguez, Mikel Frantziak islamisten aurkako esku hartze militarra hasi du Azawaden berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  26. a b c d Ruiz de Aretxabaleta, Pablo Talde independentistek aldaketak nahi dituzte bake plana sinatzeko naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  27. a b Fernandez, Jon Frantziaren operazio militarra «behar beste» luzatuko da Malin berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  28. Mali: onze morts et quelque soixante blessés dans les rangs de l'armée arcinfo.ch . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  29. Mali: soldats français et maliens traquent les islamistes à Diabali et à Douentza lepoint.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  30. Le Tchad appelle à ne pas crier victoire trop vite au Mali capital.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  31. a b Rodriguez, Mikel Azawadeko Tonbuktu hirira ailegatu dira Frantziako eta Maliko armadak berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-11-19.
  32. Rémy, Jean-Philippe François Hollande, héros de Tombouctou "libérée" lemonde.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  33. Des soldats français et maliens contrôlent les accès de Tombouctou lepoint.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-17.
  34. Les rebelles touareg du MNLA assistent l'armée française liberation.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-19.
  35. Opération Serval: les forces françaises et tchadiennes s'emparent de Tessalit defense.gouv.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-19.
  36. Rémy, Jean-Philippe Dans les roches de l’Adrar de Tigharghâr, une bataille cruciale est engagée lemonde.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-19.
  37. Larcher, Laurent La bataille de l’Ametettai du général Barrera au Mali la-croix.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-19.
  38. Merchet, Jean-Dominique Nord-Mali: l'opération Panthère se solde par une victoire dans l'Ametettaï marianne.net . Noiz kontsultatua: 2016-11-19.
  39. Roger, Benjamin Mali: Bamako et le MNLA se préparent à négocier jeuneafrique.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-20.
  40. À Gao, la joie de la libération a laissé place à la déception observers.france24.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-20.
  41. Rodriguez, Mikel Malik eta MNLA gerrillak bakerako lehen akordioa egin dute Azawaden berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-11-20.
  42. MINUSMA Mission multidimensionnelle intégrée des Nations Unies pour la stabilisation au Mali un.org . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  43. Kasko urdinen txanda Malin argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  44. Vicioso, Martin Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  45. Négociations suspendues au Mali entre Bamako et les rebelles lemonde.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  46. Mali: l'armée déclenche une vaste opération contre les réseaux djhadistes lexpress.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  47. Mali: 11 jihadistes tués dans une opération de "contre-terrorisme" lunion.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  48. Mali: attentat-suicide meurtrier contre un camp de l’armée à Tombouctou rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  49. Mali: attentat meurtrier à Kidal contre des forces de la Minusma rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  50. Arbelaitz, Lander Maliko Gobernuak guda deklaratu die berriz ere errebelde tuaregei, Frantziaren laguntzarekin argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  51. Chassé de Kidal, le gouvernement malien décrète un cessez-le-feu rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  52. Au Mali, Kidal et Ménaka sous contrôle des rebelles liberation.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  53. La Plateforme du 14 juin 014 (Maa, Cmfpr, Cpa, Gatia, Mpsa) face à l’attaque de Bamba: Certaines des composantes très remontées contre la Minusma malijet.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-21.
  54. Arbelaitz, Lander Malik eta tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen aurretik argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
  55. Mali: un "accord de paix et de réconciliation" signé à Alger lepoint.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
  56. La CMA déclare ne pas pouvoir parapher l'accord en son état actuel mnlamov.net . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
  57. Mali: un groupe pro-Bamako prend Ménaka aux mains du MNLA rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
  58. Mali: 10 rebelles et neuf militaires tués lors des derniers combats romandie.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
  59. Attaque rebelle contre la ville malienne de Diré boursorama.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
  60. Mali: combats meurtriers à Ténenkou entre armée et rebelles touaregs rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
  61. Le Mali signe la paix, mais sans les Touareg rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
  62. L'accord de paix pour le nord du Mali officiellement ratifié rfi.fr . Noiz kontsultatua: 2016-11-22.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mali iparraldeko gatazka Aldatu lotura Wikidatan