Amadou Toumani Touré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amadou Toumani Touré
Toure-folklife2.jpg
President of Mali Itzuli

2002ko ekainaren 8a - 2012ko martxoaren 22a
Alpha Oumar Konaré Itzuli - Amadou Sanogo
President of Mali Itzuli

1991ko martxoaren 26a - 1992ko ekainaren 8a
Moussa Traoré - Alpha Oumar Konaré Itzuli
Bizitza
Jaiotza Mopti1948ko azaroaren 4a (71 urte)
Herrialdea  Mali
Heriotza  (71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Ryazan Airborne Command High School Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa baliorik ez

Amadou Toumani Touré (Mopti, Sudan Frantsesa, 1948ko azaroaren 4a -) maliar militar eta politikaria da. Maliko Errepublikako laugarren presidentea izan zen 2002-2012 bitartean. 1991n Moussa Traoré diktadorea kargutik kendu eta hurrengo urtean agintari zibilen eskuetan utzi zuen boterea. 2001ean armada utzi zuen karrera politikoa hasteko. 2002ko eta 2007ko hauteskunde presidentzialak irabazi zituen. 2012ko martxoaren 22an estatu-kolpe batek agintetik kendu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia eta geografiako ikasketak egin zituen, Badaduguko Goi Eskolan. Ikasketak amaitu zituen urtean bertan, 1960an, Katiko Militar Eskolan sartu zen. 1972an tenienteorde maila lortu zuen. Urtebete parakaidista irakasle aritu ondoren, ikasketa bereziak egin zituen, Riazango Aire Armadako Goi Eskolan (Sobietar Batasunean), eta Paueko base militarrean, Frantzian. 1978an, Malira itzuli zenean, kapitain izendatu zuten; bi urte geroago Goardia Errepublikarreko komandante, eta hurrengo urtean Parakaidisten Batailoiko komandante izendatu zuten. 1984an Parakaidisten Batailoiko buruzagi nagusi kargua eskuratu zuen eta bi urte geroago koronel egin zuten. 1990eko hasieran Parisa joan zen, Gerrako Goi Eskolan ikasketak sakontzera.

1991n, Malin ostera, Guardia Errepublikarreko komandante eta Parakaidisten buruzagi nagusi karguak hartu zituen berriro. Garai hartan demokraziaren aldeko manifestazio jendetsuak egin ziren Malin. Gudarosteak gogor zapaldu zituen manifestazioak, eta berrehundik gora pertsona hil zituen. Martxoan, Tumani Tourék Maliko lehendakaritza hartu zuen indarrez, eta Herriaren Salbamenerako Behin-behineko Batzordearen buru jarri zen, herrialdera demokrazia ekartzeko prozesua abian jartzeko.

2001ean armada utzi zuen karrera politikoa hasteko. 2002ko maiatzeko hauteskundeak irabazi eta ekainaren 8an Maliko presidente bilakatu zen. 2007an berriro aukeratu zuten Maliko presidente. 2012ko martxoaren 22an, estatu-kolpe batek presidentetzatik kanporatu zuen[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amadou Toumani Touré Aldatu lotura Wikidatan