Dolores Salís

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dolores Salis» orritik birbideratua)
Dolores Salís
Bizitza
JaiotzaIrun, 1899
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun1999ko iraila (99/100 urte)
Familia
AitaJosé Salis
Ezkontidea(k)Luis Rodríguez Gal
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta zeramikaria

Dolores Salís Martínez (Irun, Gipuzkoa, 1899a - Irun, Gipuzkoa, 1999ko iraila) gipuzkoar eskulturagile eta zeramikaria zen.

José Salís margolariaren alaba eta Jaime Rodríguez Salís kulturgizon, artezale eta arkeologaren ama zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru hilabete eskasengatik ez zituen hiru mende ezagutu, baina bere begiek, ostera, hiru gerra ezagutu zituzten. Horietako batek, 1936ko gerrak, erabat eraldatuko zion bizitza.

1899. urtean jaio zen Dolores, margo eta obra artean dantzan handitu zen, aita, Jose Salis, margolari famatua zen-eta. Salis familia belaunaldi bat lehenago etorri zen Irunera.

Dolores, Beraun etxe ederrean jaio eta bizi izan zen bere bizitzako zati handienean. Beraun Oiasso museoaren goialdean dagoen, baina ia ezkutuan irauten duen, altxor bat da. Garai batean Iparralde hiribidea, eta Santiago kale arteko lur eremu osoa zen euren etxea, horregatik gaur egun auzo horrek ere Beraun izena du.

Familiako alaba bakarra zen eta kasu honetan beste behin ere bere gurasoek semeetan jarri zuten arreta eta ingeniaritza ikasketak eskaini zizkieten baina Doloresi ez, neska izateagatik. Garai hartan neska aberatsei unibertsitatera joateko eskubidea eman beharrean musika eta etxeko andereak izaten erakusten zieten soilik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, ikasketa ezak ez zuten kikildu eta langile porrokatua izanik, bere kaxa ikasi zuen. Hasiera batean eskulturan aritu zen, harri gogorreko blokeak zuzenean zintzelez eta mazoz landuz, baina urteak pasata indarra galtzen hasi zen eta eskulturaren ordez esmaltearekin hasi zen. Berandu arte aritu zen lanean eta obra garrantzitsuak egin eta arrakastaz erakutsi zituen hainbat hiritan. Irungo CBA liburutegian ikusgai dago bere senarrari eskainitako bustoa.

Luís Rodriguez Gal “Luís de Uranzu” idazle famatuarekin maitemindu eta elkarrekin igaro zuten bizitza ia osoa. Bost seme-alaben guraso ziren eta zoriontsu bizi ziren Beraunen.[1]

1936ko gerrak baina, beste irundar askoren kasuan bezalaxe, Bidasoa ibaiaren beste aldera joatera behartu zituen. Gerra amaitu zenean, Beraun etxea frankistek okupatua aurkitu zuten, eta sotoan bizi behar izan zuten zazpiak. Seme alabek, baina, beraien gurasoak, Dolores eta Luis beti irribarre batekin gogoratzen dituzte eta pasatakoak pasata ere beti liburuetako abentura bat bizitzen.

Laurogei urte inguru zituela ikusmena galtzen hasi zen Dolores. Kataratetatik operatu zuten eta horren ondoren zehaztasun handia behar duen esmalte-lana utzi egin behar izan zuen. Letra handiko “Olivetti” batekin ekin zion bere azken arte-abenturari.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irungo Santa Elena baselizako gurutze-bidea.
  • Exilios.

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dolores Salís izena daraman kalea dago Irunen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Dolores Salís abre camino» El Diario Vasco 2011-10-16 (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  2. Club, Callejero. «Dolores Salís kalea» Callejero (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]