José Salis
José Salis | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santoña, 1863ko abenduaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Irun, 1926ko abenduaren 30a (63 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Herbehereak eta Haarlem |
Kidetza | Bidasoko Eskola |
José Salis Kamino (Santoña, 1863ko abenduaren 1a - Irun, 1927ko abenduaren 30a) kantabriar-[gipuzkoa]]r pintorea izan zen, Dolores Salís margolari eta eskultorearen aita eta Jaime Rodríguez Salís irundar kultura gizon, artezale eta arkeologoaren aitona.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Salis Kamino Santoñan jaio zen 1863ko abenduaren 1ean, aita frantsesa eta ama irundarra zituela. Zazpi urte zituelarik, umezurtz geratu zen eta familia Irungo Beraun etxera joan zen bizitzera.[1]
Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian, Bruselan eta Erroman egin zituen pinturako ikasketak. Parisa joan zen 1889. urtean, eta erabat txunditua gelditu zen han pintura inpresionistarekin. Tunisia, Aljeria eta Ingalaterran ibili ondoren, Madril eta Parisen izan zen 1895. urteaz geroztik egindako erakusketa garrantzitsuenetan, lagun zituen Joaquín Sorolla eta Darío Regoyos pintoreekin batera.
Paisaia bikainak margotzen zituen; inpresionistena baino areago, Camille Corot marrazkilari frantsesaren jarraitzaile zen. Gaspar Montes Iturrioz irundar pintorearen maisua izan zen, bestalde. Lan nagusiak hauek ditu: Paisaje, En alta mar, Costa cantábrica, Aldea vascongada, Mar de playa, Mar de costa, Canal de la Mancha, Valle de Arratia eta Biarritz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa. Salís Camino, José. Auñamendi Entziklopedia [on line], aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-11).