Domingo Villar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domingo Villar
Domingo Villar.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDomingo Villar Vázquez
JaiotzaVigo1971ko martxoaren 6a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaliziera
HeriotzaVigo2022ko maiatzaren 18a (51 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kirol esataria
Lan nabarmenakWater-blue eyes (en) Itzuli
A praia dos afogados (en) Itzuli
Genero artistikoanobela beltza
food criticism (en) Itzuli
IMDB: nm3465230 Edit the value on Wikidata
Domingo Villar 02.jpg

Domingo Villar Vázquez (Vigo, 1971ko martxoaren 6a-Ibidem, 2022ko maiatzaren 18a) galizieraz idazten zuen eleberri beltzaren idazlea izan zen.[1] Bere eleberriak hizkuntza askotara eramanak izan dira, 15 hizkuntzatara baino gehiagotara.

Leo Caldas inspektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leo Caldas inspektorea berak asmatutako pertsonaia ezaguna da eta bere eleberri beltzen ezaugarria. Inspektorea gizon lakoniko, bakarti eta nekaezina da, erretzailea eta ardo zuriaren zalea. Harekin, beste gizon bat dago, Rafael Estévez, zaragozarra, bere lankidea, Galizian ondo integratu ez den pertsona. Haien arteko elkarrizketak oso aberatsak dira.[2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri beltzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira:[2]

  • Ollos de auga (Galaxia, 2006).
  • A praia dos afogados (Literaria n.º 273, Galaxia, 2009).
  • O último barco (Galaxia, 2019).[3]

Ipuin liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an La playa de los ahogados, A praia dos afogados eleberrian oinarritutako filma egin zen. Zuzendaria Gerardo Herrero izan zen eta aktoreen artean Carmelo Gómez, Antonio Garrido, Carlos Blanco eta Marta Larralde zeuden. Irudiak Galiziako itsasertzearen leku desberdinetan egin ziren: A Guardan, Vigon, Panxónen...[4]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari ugari jaso zituen sortzaileak:[5]

  • Novelpol saria bi aldiz
  • Antón Losada Diéguez saria
  • Sintagma saria
  • Brigada 21 saria
  • Frei Martín Sarmiento saria
  • Galiziako Liburu-saltzaileen Federazioaren Urteko Liburua
  • Erresuma Batuko Crime Thriller Awards
  • Dagger International sarria
  • Frantziako Le Point du Polar Européen saria
  • Nobela Beltzeko Suediako Akademiaren Martin Beck sarian finalista izan zen
  • 2022an, Vigo hiriak Vigoar Ospetsua izendatu zuen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]