Done Eztebeko eliza

Koordenatuak: 42°55′10″N 1°25′27″W / 42.919439°N 1.424299°W / 42.919439; -1.424299
Wikipedia, Entziklopedia askea
Done Eztebeko eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaErroibar
Koordenatuak42°55′10″N 1°25′27″W / 42.919439°N 1.424299°W / 42.919439; -1.424299
Map
IzenaEztebe
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-161
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
161
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Done Eztebeko eliza Aintzioan dagoen eliza bat da, Erroibarren, Nafarroa Garaian. Erdi Aroko eraikin protogotikoa da, XIII. mendearen hasierakoa, eta hainbat erreforma izan ditu, batez ere XVI. mendean.[1]

UNESCOk Donejakue bidearen inguruan dauden babestutako eraikinen zerrendan dauka[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizak nabe bakarreko oinplanoa du, bi tarte desberdinekin (koruaren zatiak zirkuluerdiko gangaz estalitako estalkia du nabearen oinetan; beste bi zatiak, fajoiz bananduak; estalkia XVI. mendeko gurutze-gangaz egina dute) eta burualde zuzena (Ebanjelioaren aldean, zirkuluerdiko arkuzko horma-hobi bat ikus daiteke aurrealdean, XVII. mendean egina). Koruak ganga izartua du, nerbio mistoko ganga izartua, eta koruak arku eskartzano bat du ahoan. Barruko hormak luzituta daude.

Presbiterioan barroko estiloko erretaula nagusia dago, XVII. mendearen lehen erdialdekoa, irudi modernoekin. Ebanjelioaren aldearen erdialdean XVII. bendeko barroko estiloko Kristo Gurutziltzatua dago, bere polikromia primitiboaren zati handi bat gordetzen duena.

Bestalde, kanpoko hormak harlanduz eginak daude nabean XVI. Mendeko hutsuneekin eta atea babesten duen teilatua, ertz oktogonalak dituzten bi arkibolta leun puntuak aurkezten dituena.

Dorrea Erdi Aroko tipologiari jarraituz kokatzen da, nabearen oinen atalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Aintzioa» Ayuntamiento del Valle de Erro / Erroibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  2. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]