Erroibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erro».
Erroibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Erroibarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Auñamendiko eskualdea
Izen ofiziala Escudo de Erro.svg Erroibar / Valle de Erro
Alkatea Enrique Garralda Erro
(AIVE)
Posta kodea 31.xxx
INE kodea 31092
Herritarra erroibartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 57′ 46″ N, 1° 26′ 12″ W / 42.962777777778°N,1.4366666666667°W / 42.962777777778; -1.4366666666667Koordenatuak: 42° 57′ 46″ N, 1° 26′ 12″ W / 42.962777777778°N,1.4366666666667°W / 42.962777777778; -1.4366666666667
Erroibar hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Erroibar
Erroibar
Erroibar (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 143,49 km2
Garaiera 669 metro
Demografia
Biztanleria 809 biztanle
% 56,69 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 43,31
Dentsitatea 5,64 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 7,25
Zahartze tasa[1] % 18,67
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 72,46
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 84,38 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,32 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 23,96 (2010)
Euskararen erabilera % 3,5 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.erro.es

Erroibar[2] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta ibarra da, Zangozako merindadearen ipar-mendebaldean kokaturik dagoena. Udalerriak 143 kilometro koadro ditu, eta 809 biztanle zituen 2014. urtean. Udaletxea Lintzoainen dago, Iruñetik 32 kilometrora.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Pirinioetan kokatua, Adi mendiaren (1.459 m) hegoaldeko magalean dugu Erroibarko Zilbeti herria. Halaber, aipatzekoak dira Sorogaingo ingurunea eta Kintoa izeneko pagadi ezaguna. Erro ibaiak harana sortu zuen eta inguruneari izena eman zion.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizberri kontzejuaren ikuspegia.

Udalerriaren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.200mm dira hegoaldean, eta 2.000mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroibarren dagoen Aurizberri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide herri eta herrialde hauek ditu: Aldude eta Urepele (Nafarroa Beherea) eta Baztan iparraldean, Auritz eta Artzibar ekialdean, Lizoainibar-Arriasgoiti hegoaldean, eta Esteribar eta berriz Baztan mendebaldean.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lintzoain kontzejuaren ikuspegia.

Herri hauek osatzen dute udalerria: Aintzioa, Ardaitz, Aurizberri, Bizkarreta, Erro, Esnotz, Lintzoain (herriburua), Loizu, Mezkiritz, Orondritz, Ureta eta Zilbeti. Horietaz gain, jaurerrietako etxaguneak eta antzinako herri hustuak daude: Astigarreta, Oiaide edo Olaide, Orosa, Orosurgi, Urniza, Gurbizar eta Larraingoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1019an Antso III.a Nagusia erregeak Leireri Erroko jauregi bat eta beste jabetza batzuk eman zizkion. XI. mendean eta XII. mendearen hasieran Erroibarra Auritz, Orreaga eta Luzaideren jabetzakoa zen. 1248. urtean Teobaldo I.a erregeak foru propioa eman zion, eta mende erdi geroago, Karlos III.ak Erroko Bizkonderria osatu zuen, 1408. urtean alegia.

Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditzean, erreinua defendatzen azken herrietako bat izan zen 1512an. Ondorengo mendeetan gerrateek eta izurriteek eragin handia izan zuten ibarreko biztanleengan. Kintoa mendiaren jabetzaren ingurukoak izan ziren gerrate haietatik gatazkatsuenak, hala nola, Frantziaren aurkako Konbentzio gerra. Ondoren, Biskarrateko Gudua 1794. urteko urriaren 16an, 200 hildakotik gora utzi zuena. Eta azkenik,XIX. mendeko Gerrate Karlistak.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroibarko biztanleria

2008ko erroldan, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 1,45 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroibarko udal bizitzan Agrupación Independiente del Valle de Erro (AIVE) eskuineko zerrenda izan da nagusi. Horren aurrean ezkerreko hautagaitza abertzaleak izan ohi dira inportanteenak.

Izena Agintaldia
1987–1991 1991–1995 1995–1999 1999–2003 2003–2007 2007–2011 2011-2015 2015-2019
AIVE 6 ~ 4 5 7[4] 4 5 4
Sorogain 1 3 3 ~ ~ ~ ~ ~
Laurentxi ~ 4 ~ ~ ~ ~ ~ ~
EH ~ ~ ~ 2 ~ ~ ~ ~
EAE ~ ~ ~ ~ ~ 2 ~ ~
Ziarraize Bizia ~ ~ ~ ~ ~ 1 ~ ~
Bildu / EH Bildu ~ ~ ~ ~ ~ ~ 1 3
Etorkizuna[5] ~ ~ ~ ~ ~ ~ 1 ~

Azken urteetan alkatea AIVEko Enrique Garralda Erro da. 2007an Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako guztien %0,40) eta 13 boto zuri izan ziren (botoen %2,64). Abstentzioa %30,18koa izan zen.

Erroibarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIVE 244 4
EAE 125 2
Ziarraize Bizia 111 1

2011n AIVEk (5 zinegotzi) eta Garraldak beren nagusitasuna berretsi zuten. Bilduk (1) eta Por un desarrollo sostenible, Etorkizuna (1) zerrendek ere ordezkaritza lortu zuten.

Erroibarko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIVE 325 5
Bildu 114 1
Etorkizuna 76 1

2015ean AIVEk (4 zinegotzi) garaipena berretsi zuen baina zinegotzi bat galduz. EH Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen.

Erroibarko Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIVE 277 4
EH Bildu 201 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarreko udaletxea Lintzoain kontzejuaren kanpoaldean dago, errepidearen ertzean, inguruan inongo eraikinik gabe. Erroibarko udaletxeko idazkaria Orreagako eta Aurizko idazkari ere bada. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Frantziarako errepidea z/g (Lintzoain)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Enrique Garralda Erro AIVE
2011-2015 Enrique Garralda Erro AIVE

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda autobus konpainiak Erroibar Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berezko euskalkia dute, erroibarrera[6] hain zuzen. Gaur egun, ordea, ia galdutzat jo daiteke bertako euskara, Bonapartek bere sailkapenean hegoaldeko goi-nafarreran kokatua, eta gaur egun Koldo Zuazok Sortaldeko Nafarreraren[7] barnean katalogatu duena.

Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Erroibarko mintzaira[8] zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, 4 euskaldun behintzat baziren Zilbetin, Lintzoainen eta Uretan, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa.

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

2009ko urtarrilaz geroztik, Erroibar udalerriaren izen ofiziala Valle de Erro <> Erroibar da.[9]

Erroibartar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2.   Euskaltzaindia 155. araua: Nafarroako udal izendegia .
  3. Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologi Agentziaren webgunea.
  4. Ezker abertzalekoa zelakoan beste zerrenda bat baliogabetu zutenez AIVE bakarra izan zen.
  5. Izen osoa: Por un desarrollo sostenible, Etorkizuna.
  6.   «Erroibarkoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01 .
  7.   «Sortaldekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01 .
  8.   «Erroibar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01 .
  9. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erroibar Aldatu lotura Wikidatan
Erroibar
Aintzioa | Ardaitz | Aurizberri | Bizkarreta (Gerendiain) | Erro | Esnotz | Gurbizar | Larraingoa | Lintzoain | Loizu | Mezkiritz | Oiaide | Orondritz | Urniza | Zilbeti