Edukira joan

Done Petriko eliza (Bizkarreta)

Koordenatuak: 42°58′02″N 1°25′00″W / 42.967192°N 1.416753°W / 42.967192; -1.416753
Wikipedia, Entziklopedia askea
Done Petriko eliza (Bizkarreta)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaErroibar
Koordenatuak42°58′02″N 1°25′00″W / 42.967192°N 1.416753°W / 42.967192; -1.416753
Map
IzenaPetri
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-178
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
178
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Done Petriko eliza Erroibarko Bizkarreta kontzejuan XIII. mendeko kristiau eliza bat da, gotiko estiloan. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Nafar Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.[1]

Jatorrian, XIII. mendeko tenplu bat izan zen, baina nahiko eraldatua eta handitua izan zen, 1794an, frantsesen aurkako Konbentzio Gerran oso kaltetua izan ondoren. Oinplano angeluzuzenekoa da, gangako lau atalez estalia, eta kanpoaldean hiru kontrahorma ditu alde bakoitzean, trantsizio-ganga zahar bati dagozkionak. Portada erromanikoa da oraindik, baketoizko hiru arkiboltarekin eta dibanlubiekin. Elizaren ipar-mendebaldeko angeluan dorrea altxatzen da, eraikinaren gorputzaren gainean. Gorputz bakarra du kanpaientzako baoekin, teilatu-hegal zabala eta lau isurkiko estalki piramidala. Barrualdean, erretaula nagusia modernoa da, eta Petriren tailua babesten du. Nabean dagoen gurutze ertain bat barroko herrikoiarena da. Dorrean bi kanpai handi daude. Horietako batek "Matheo MIER ME FECIT" inskripzioa darama eta XVIII. mendeko azken urteetan fundatu zen. Bestea 1903an fundatu zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Routes of Santiago de Compostela: Camino Francés and Routes of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  2. Bizkarreta-Gerendiain. Nafarroako Entziklopedia Handia.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]