Edukira joan

Donostiako Aste Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiako Aste Nagusia
Donostiako Aste Nagusian su artifizialak dira jende gehien biltzen duen ekitaldia. Irudian, su artifizialak Kontxako badiaren gainean.
TokiaDonostia
AntolatzaileaDonostiako Udala
EsanahiaDonostiako udako jaiak
HasieraAbuztuaren 15eko aurreko larunbata
AmaieraAbuztuaren 15eko ondorengo larunbata
Data
Webguneahttp://www.donostiakultura.com

Donostiako Aste Nagusia Donostian abuztuaren 15a - Ama Birjina eguna - hartzen duen aste osoan ospatzen den jaialdi bat da.

1876an hirugarren gerra karlistaren ostean Donostiak erakargarritasun turistikoa berreskuratzeko beharra zuen. Horregatik Jose Arana eskoriatzarrak sustatu zuen jaialdia XIX. mendearen amaieran. Loterian lortutako diruarekin, enpresaburu bihurtu zen. Zezenketen enpresaburu, hain zuzen ere, zezenketak oso gogoko baitzituen. Horren ondorioz, beranduago Atotxa futbol zelaia egongo zen tokian, zezen plaza bat eraiki zuen. Eta bertan eman zituen zezenketa jaialdiak, Donostiako Aste Nagusiaren sorrera hau delarik, hasieran, "Zezenketa Aste Nagusia" deitzen baitzen. Ondoren, denboran aurrera eginez, egun denera pasa zen Donostiako Aste Nagusia.

Aste Nagusiko ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aste Nagusian ospatzen diren ospakizunen artean, nabarmenena, su artifizialen lehiaketa da. Zaragoza, Valentzia, Italia eta beste toki askotako enpresa piroteknikoak ia urtero etortzen dira Donostiara, Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketan parte hartzera.

Beste ospakizun ezagun batzuk, Saguesen antolatzen diren musika kontzertuak dira.

Donostiako erraldoien konpartsa Antigua auzoan, 2017ko abuztuan.

Donostiako Piratak martxan ipini ziren 2003an, modu alternatiboan bestelako proposamenak helarazteko hiritarrei, batez ere gazte jendeari. Azken urteotan lortu dute Aste Nagusia piztea, gune berriak eskuratzea (Donostiako portuaren aldean "La Flamenka" txosnagunea. Eta ekitaldi nagusi moduan, piraten "Abordatzea" egiten dute kaialdetik Kontxaraino, modu informalean egindako txalupen bidez.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]