Hank Jones

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hank Jones
Hank Jones.jpg
Bizitza
Jaiotza Vicksburg (Mississippi)1918ko uztailaren 31
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza New York2010eko maiatzaren 16a (91 urte)
Familia
Anai-arrebak
Lanbidea
Lanbidea piano-jotzailea, musikagilea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Savoy Records
IMDb nm0428192
www.officialhankjones.com/

Henry "Hank" Jones (Vicksburg, Mississippi, AEB, 1918ko uztailaren 31 - Manhattan, New York, AEB, 2010eko maiatzaren 16a) estatubatuar jazz pianista eta musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bi anaiak, Thad eta Elvin, musikari ospetsuak izan ziren bera bezala, bata tronpeta-jotzailea, eta bateria-jotzailea bestea. Hankek bere garaiko musikari ospetsu askorekin jo zuen pianoa; adibidez, Billy Eckstine, Coleman Hawkins, Charlie Parker, Ella Fitzgerald eta Lester Youngekin. Ehun disko baino gehiagoren grabazioan parte hartu zuen. Irrati eta telebistarako hainbat lan ere egin zituen. 1997an, International Jazz Hall of Fame izendapen ospetsua eman zioten, jazz munduko Nobel sariaren parekotzat jotzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hank Jones Aldatu lotura Wikidatan