Donostiako Zinemaldia 2024
Donostiako Zinemaldia 2024 | |
---|---|
Mota | film festival edition (en) |
Denbora-tarte | 2024ko irailaren 20a - 2024ko irailaren 28a |
Edizio zenbakia | 72 |
← 2023
| |
Kokaleku | Donostia |
Herrialdea | Espainia |
Aurkezlea | Andreu Buenafuente Berto Romero Barbara Goenaga |
Zuzendaria | Jose Luis Rebordinos |
Webgune | sansebastianfestival.com… |
Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioa 2024ko irailaren 20tik 28ra ospatu zen Gipuzkoako hiriburuan. Jose Luis Lanzagortak egina,[1] Zinemaldiaren kartel ofizialean Cate Blanchett agertzen zen.[2]
Epamahaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sail Ofiziala[3]
- Jaione Camborda, Euskal Herriko zuzendaria (Epamahairen Presidentea)
- Leila Guerriero, kazetari argentinarra
- Christos Nikou, zuzendari greziarra
- Ulrich Seidl, zuzendari austriarra
- Carole Scotta, ekoizle frantsesa
Sari ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polemikaz inguratuta iritsi zen Tardes de soledad filma jaialdira, erretiratzeko eskariak barne, eta Urrezko Maskorrarekin itzuli da etxera Albert Serra zinemagile katalana Donostiako 72. Zinemalditik. Zezen plaza batean kokatu ditu ikusleak zuzendariak, lehen lerroan kokatu ere, eta, plano hurbilen bidez, gordin erakutsi dizkie zezenaren agonia, toreroaren izerdia, bere taldekideen gorazarreak, eta odola.[4]
2024an emandako sariak:[5]
- Filmik onenaren Urrezko Maskorra: Tardes de soledad (Albert Serra).
- Zuzendaririk onenaren Zilarrezko Maskorra: Laura Carreira (On Falling) eta Pedro Martin-Calero (El llanto).
- Aktorerik onenaren Zilarrezko Maskorra: Patricia López Arnaiz (Los destellos).
- Taldeko aktorerik onenaren Zilarrezko Maskorra: Pierre Lottin (Quand vient l'automne).
- Epaimahaiaren Sari Berezia: The Last Showgirl filmeko aktore taldea (Gia Coppola).
- Gidoi onena: François Ozon eta Philippe Piazzo (Quand vient l'automne).
- Argazki onena: Songri Piao (Bound in Heaven).
- Kutxabank-Zuzendari Berriak saria: Bagger Drama (Piet Baumgartner).
- Horizontes saria:El jockey (Luis Ortega).
- Gazteriaren saria: Turn Me On (Michael Tyburski).
- Donostia Hiria publikoaren saria:En fanfare (Emmanuel Courcol).
- Donostia Hiria publikoaren Europako film onenaren saria:Dāne-ye anjīr-e ma'ābed (Mohammad Rasoulof).
- Irizar saria:Chaplin / Espíritu gitano (Carmen Chaplin). Aipamena: Pello Gutierrezen Erreplika.
- Zabaltegi-Tabakalera saria:Ap'rili (Dea Kulumbegaxvili).
Zinemira Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinemira Saria euskal zinemagintzako pertsona nabarmen baten ibilbidea saritzeko ematen da.
2024ko Donostia Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iazko saria aurten eman diote Javier Bardem aktoreari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.sansebastianfestival.com/2024/materiales/4/1132/es
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240930/32-urteko-kartzelaldia-amaitu-zaio-joseba-arregi-onatiarrari
- ↑ https://www.sansebastianfestival.com/2024/noticias/1/21800/es
- ↑ https://www.berria.eus/kultura/zinemaldia/tardes-soledad-filmak-irabazi-du-urrezko-maskorra_2131271_102.html
- ↑ https://www.sansebastianfestival.com/2024/berriak/1/22240/eu