Edukira joan

François Ozon

Wikipedia, Entziklopedia askea
François Ozon

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrançois Marie Georges Ozon
JaiotzaParisko 14. barrutia1967ko azaroaren 15a (58 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaLa Fémis
Hizkuntzakalemana
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, kameraria, zinema aktorea eta modeloa
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak

francois-ozon.com
IMDB: nm0654830 Allocine: 17705 Rottentomatoes: celebrity/francois_ozon Allmovie: p234288 TCM: 539296 Metacritic: person/franaois-ozon TV.com: people/francois-ozon
Facebook: francoisozon Instagram: ozonfrancois Edit the value on Wikidata

François Ozon (Paris, Frantzia, 1967ko azaroaren 15a) frantziar zinema zuzendaria da, hirutan zuzendari onenaren César Sarirako izendatua.

Biologo eta frantses irakasle baten semea da. Heziketa katolikoa jaso zuen. Nerabezaroan komedia ikastaro batzuk egin bazituen ere, oso goiz zuzendaritzara lerrokatu zen. Paris I unibertsitatean zineman graduatu zen. Ikasketa garaian, bere aitaren Super8 kamerarekin hamarnaka film egin zituen. 1990 urtean Femiseko zuzendaritza sailean lanean hasi zen. Garai horietan Pialaten inguruko tesi bat idatzi zuen eta hainbat laburmetraia zuzendu zituen. Laburmetraia hauei esker, Ozonek, frantziar zinegile gazte bat izanda, arreta deituko zuen. Garai honetako laburmetraien artean azpimarratzekoa da bere laburmetraia “Une robe d´eté”(1996), homosexualitateari buruzko konplexurik gabeko ikuspegia, Locarnon saritua eta Cannesen aurkeztua.[1]

Sitcom, bere lehenengo film luzea, 1998ko Canneseko festibalaren sail ofizialean aurkeztu zen. Bere pelikulak umore burutsu eta satirikoagatik eta giza sexualitatearen ikuspuntu bereziagatik bereizten dira. Bere estilo propioa garatu du eta Almodovar Frantzesa, Varda maskulinoa eta Komediarik gabeko Chaplin ezizena jarri diote.[2]

Ozonek unibertso oso pertsonala sortu du, fantastikoa besarkatuz, “Les amants criminels”en bezala. Ez du Antzerki-izaera  saihestu, "Gouttes d’eau sur pierres brûlantes”en adibidez (Fassbinderren lan baten egokitzapena Bernard Giraudeau eta Ludivine Sagnierekin). Bere aurreko lanek mota guztietako kritikak jaso bazituzten ere, 2001ean “Sous le sable” ondu zuen. Filmak kritika eta ikusleen erabateko adostasuna eragin zuen eta oso txalotua izan zen. Bertan Charlotte Ramplingek bere senarra galdu duen emakume ezinduaren papera egiten du. Arrakasta honek emandako indarra probestuz, Ozonek Frantziar aktore hoberenak elkartu zituen ( Deneuve, Huppert, Ardant, Béart) “8 femmes” filma grabatzeko.  Manipulazio eta estilizazioaren aldeko apostua egin zuen 2003an Cannesen aurkeztutako “Swimming pool” thrillerrean eta berdin “5X2” filmean. Bere zortzigarren pelikula “Le temps qui reste”, pertsonaia maskulino batean ardaztutako doluaren inguruko hausnarketa bat da. Errepikapena saihesteko, 2007an Berlinaren ingelesez grabatutako melodrama bat aurkeztu zuen, “Angel”.[1]

Ezaugarriak eta estiloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreekin eskuz esku lan egitea gustatzen zaio. Idaztea, berriz, ez zaio batere gustatzen, nahiz eta bere film guztien gidoilaria izan. “Gidoia niretzat aktoreak konbentzitzeko era bat eta teknikariekin lan egiteko modu bat da, baina gustatzen ez zaidan prozesuaren zati bat da”[3]

François Ozonek bereziki emakumeetan jarri du arreta. Bere zineman emakume protagonista handiak agertzen dira, zeintzuk bere kamerarekin aztertzen dituen. “Emakumeak azkarragoak dira”, esaten du beti. Arrisku narratibo eta emozional gehiago hartzeko aukera ahalbidetzen diote. Frantzian lan egiten jarraitzen du. “Frantzian jarraitzen eta jarraituko dut hemen libre naizelako, final cut daukat(filmen azken bertsioa zein izango den erabakitzeko eskubidea). Ez dut uste Hollywooden izango nukeenik.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) adminrvt. (2001-01-17). «François Ozon» CineFrances.Net (kontsulta data: 2026-01-01).
  2. (Gaztelaniaz) François Ozon. 2025-11-30 (kontsulta data: 2026-01-01).
  3. a b (Gaztelaniaz) Crespo, Irene. (2024-12-28). «François Ozon: “El proceso del guion no me gusta nada. Cuando recibo un premio por ello me resulta deprimente”» El País (kontsulta data: 2026-01-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.