Edukira joan

Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konpartsaren irudi orokorra.
Itzurun Elkartearen logoa.

Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsa 1982ko abuztuaren 8an atera zen lehen aldiz kalera. Urte hartako erraldoiak gordetzen dira, ez, ordea, buruhandiak. Konpartsa horren sortzaile nagusietariko bat Jose Ignazio Urbieta izan zen. Konpartsa antolatzeko, 1991an, elkarte bat sortu zen, Itzurun Elkartea alegia; guztira 75 pertsona dira. 2017ko Aste Nagusian erraldoiak berrituak atera ziren, janzkera berriekin ere, nolabait, hasierakoak berreskuratu nahian.[1][2]

Esan ohi da erraldoien artean Donostiakoak erraldoienak direla: 4,15 metroko garaiera dute. Erraldoi hauen beste ezaugarria haien aurpegien trazuak dira. Lau bikote dira[3]:

  • Bikote arabarra: Katximorroa eta Biasteriko dantzaria:
    • Erromualdo: Altuera: 4,15m. / Pisua: 62 Kg.
    • Estitxu: Altuera: 4,15m. / Pisua: 59 Kg
  • Bikote nafarra: Erronkari bailarako bikote tipikoa:
    • Blanca: Altuera: 4,15m. / Pisua: 64 Kg
    • Eneko: Altuera: 4,15m. / Pisua: 62 Kg
  • Bikote gipuzkoarra: Orioko baleagizona eta Pasai Donibaneko batelaria:
    • Karmeli: Altuera: 4,15m. / Pisua: 67 Kg
    • Manrique: Altuera: 4 m. / Pisua: 61 Kg
  • Bikote bizkaitarra: olagizona eta erroskilagilea:
    • Mattin: Altuera: 4,15m. / Pisua: 62 Kg
    • Maritxu: Altuera: 4,15m. / Pisua: 61 Kg

Erraldoi bikote bakoitza musikari propioen doinuekin dantzatzen da. Urteetan zehar gorabeherak izan badira ere, egun honela banatzen dira: Bikote arabarra Tolosako Dultzaineroekin, bikote nafarra Perez de Lazarragatarren ondorengoekin, bikote gipuzkoarra Juan Mari Beltranekin eta bikote bizkaitarra Donostiako eta inguruko txistulariekin.

Hauek hamalau dira eta, nolabait, hirian ospatzen diren festa desberdinen ordezkariak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Erraldoi eta buruhandiak 1999-2009. Jose Ignacio Urbietaren omenez.. Debako Udala.
  2. (Gaztelaniaz) «Radio San Sebastian» cadena SER.
  3. Donostiako erraldoi eta buruhandien elkartea. Itzurun elkartea (kontsulta data: 2025-08-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]