Kopla handi
Kopla handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bi ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Ohiko adibidea Axuri beltza doinua izaten da.[1][2][3][4]
Lauko handi eta bi puntuko handi izenak ere erabiltzen dira.[5]
Adibidea: Axuri beltza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[6]
- A-xu-ri bel-tza o-na duk, bai-na // txu-ri-a be-rriz ho-be-a
- 1..2..3..4....5./.6..7...8......9..10 // 1.....2..3.4...5....6...7..8
Birritan errepikatzen da egitura hori:
- Axuri beltza ona duk, baina .....(10)
- txuria berriz hobea ...................(8a)
- dantzan ikasi nahi duen horrek.(10)
- nere oinetara begira ................(8a)
Doinu ugari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolariek sarritan baliatzen dituzte kopla txikia eta kopla handiak. neurri horiek oso arinak dira eta.
Bertsolaritzaren Datu-Basean 208 doinu eskaintzen dira horien artean 15 oso ezagunak.[7]
Kopla handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esan bezala doinu asko baitago zortziko handiko neurrian:
- Aita semeak
- Donostiako hiru damatxo
- Biba Rioja
- Bentara noa bentatik nator
- Udaberrian
- Santa Agatako koplak
- Armen hartzera
- Ala kinkiri
- Aita San Migel Idurretako
- Diosa te Salbe
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iturriaga, Unai; Arozena, Estitxu. (D.L. 2007). Gu ere bertsolari. Lanku ISBN 978-84-935192-8-5. PMC 1123139138. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Ama begira zazu - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
- ↑ Mendizabal, Mikel; Kazabon, Antton. (1993). Txikitik handira. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (GIE) ISBN 84-7703-040-5. PMC 247599958. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- ↑ «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
- ↑ «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Lauko handirako doinuak (208)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hamarreko handi
- Hamarreko txiki
- Zortziko handi
- Zortziko txiki
- Kopla txiki
- Kopla handiak
- Bertsolaritza