Jabier Kaltzakorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jabier Kaltzakorta
Bizitza
Jaiotza Markina-Xemein1961eko martxoaren 22a (57 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak filologoa
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea
Kidetza Euskaltzaindia

Jabier Kaltzakorta Elortza (Markina, Bizkaia, 1961) euskal idazlea, euskal herri-literaturako aditua eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Letra ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen, 1984an. Euskal baladen corpuserako edizio kritikoa izeneko tesia burutu zuen, 10/10eko kalifikazioa jasota.[1] Deustuko Unibertsitateko irakaslea da 1994az geroztik, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta ahozko literatura eta XVI-XIX. mendeko euskal literatura irakasten ditu, besteak beste.[2]

1996an euskaltzain urgazle izendatua, orduz geroztik, Euskaltzaindiko Herri Literatura Batzordeko kidea da.[3] Horrez gain, Azkue Literatur Sarien epaimahaikidea ere bada.

2013an, euskaltzain oso aukeratu zuten, Itziar Lakarekin lehian, Jose Luis Lizundiak utzitako postua betetzeko.[4]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Herri literaturako altxorrik handiena»
  • «Txiki-txikitik edo Salamancako kantaren gainean», Enseiucarrean, 16. zenbakia, Euskal Gaien Institutua, Bilbo, 2002.
  • «Lojibarreko Alhabaren Khantorea»
  • «Berreterretxeren Khantorea gainean berriz ere»
  • «Gabon-kanta zahar baten aldaerak»
  • «Alfonso Irigoienen poesiaz harripausu bat edo beste»
  • «Euskarazko eguraldi errefrauak»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.