Donostiako pilotalekuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilotalekua harresian
1724
Lehen pilotaleku garrantzitsua
121105donostia-harresia-pilota.jpg
Donostiako harresia-pilota
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak43°43′N 2°00′W / 43.72°N 2°W / 43.72; -243°43′N 2°00′W / 43.72°N 2°W / 43.72; -2
Historia eta erabilera
Irekiera1770
Arkitektura

Donostiako pilotalekuak, Donostian pilota jokoan aritzeko espazioei ematen zaien izena da. Bertan, pilota joko modalitate desberdinak aurki ditzakegu. Donostiako pilotalekuen historian, dokumentatuta dagoen lehen pilotalekua Donostiako harresian pilota jokoa kokatua zegoen[1]. Donostiako Harresiak eraitsi ziren arte (1863), XVIII medeko kartografian azaltzen delarik, "juego de pelota" izeneko grafiarekin, Cubo Imperialetik ekialderako Hornabeque izeneko espazioren alboan. Bertan, "bote luzea", "guante laxoa" eta ziur aski "errebote" eta "pleka" pilota jokoan aritu izan zitezkeen, plaza zegoen garaiari jarraiki.

Pilotaleku itxiei dagokionez, lehen pilotalekuak, gaur egungo "trinkete"-en aintzindariak ziren "juego de pelota" itxiak aurki ditzazkegu. Donostian gaur egun ez dago pilota plaza esanguratsurik luzean aritzeko. Hurbilena Zubietako errebote pilota plaza dago. XVIII mendean "blean aritu" edo "ple" edo "pleka" (Larramendi 1745) izenez ezagutzen den pilota jokoa ageri da dokumentuetan. Hau paretaren bitartez jokatzen den "zeharkako pilota jokoa" da. XVIII. mendean, "joko berria" da eta XIX. mendean arrakasta haundia hartzen du, bi arrazoirengatik. Pilota eta erreminten garapena batetik, eta bakarkako desafioen erakargarritasuna bestetik. Hau Antonio Peña y Goñi, konposatzaile, kritiko eta pilota afizionatuak idatzitako La pelota y los pelotaris[2] liburuan deskribatzen da, nola XIX. mendeko Donostian gauzatu zen aldaketaren eta pilotalekuen eraldaketaren arrazoietako bat. Pilotaleku berriak, Pilota plaza berriak eta Frontoien eraikitzeak.

Lehen adibide esanguratsua Ategorrietako Jai Alai pilota jokoa izena zuen frontoia izan zen. Eredugarria, etorkizunean eraikiko ziren beste askorentzako. Espazio publikotik, espazio pribatura pasako zen pilota jokoaren ikuskizuna.[3] Herri guztiek eraldatu zituzten herrietako pilota plazak, herrietako pilotalekuak.[4]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1- Pilota jokoak pilota plaza edo pilotaleku espazio irekietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko zuzenak: Bi talde (3, 4 edo 5 jokalariko bi talde) aurrez aurre pilota plazan aritzen direnak. Helburua pilota arerioaren eremuko atzeko lerrotik pilota igarotzea zen. Pilota plazaren eremuko alboetako lerroetatik, bote egin eta gero irteten bada, “arraia” markatzen da. Tantoak 15, 30, 40 eta Jokoa!. 30 era berdintzen dutenean "A dos"[5] esaten du epaile edo xaxariak. Jokatzen diren pelota joko modalitateak, "bote luzea" (errebote pareta gabe (pilotasoroa[6]), batekin edo birekin), "guante laxoa" (errebote pareta gabe, batekin edo birekin), "errebotea" (errebote pareta batekin edo birekin), "blé"-an edo "pleka" esku huska, "blé" edo "pleka" errimintarekin (xistera edo joko garbi (punta volea), grand xistera edo zesta punta edo pala.

2- Pilota jokoak pilotaleku edo espazio itxietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joko zuzenak: Bi bikote aurrez aurre, erraketa, xare, eskularru edo eskuz aritzen direnak, "jeu de paume-court paume" "trinquet", "tripot" edo "juego de pelota" (euskeraz pilota jokoa) izenez ezagunak diren espazio itxi eta estaliak. Egongela pribatuak, jeu de paume - court paume (XVI) gioco da palla edo "juego de pelota" izenez ezagunak, egon dela laukizuzen hauen ezaugarrietariko batzuk, sarea zutela erdian eta teilatuak, ikusleek eroso jokoa ikus zezaten. Teilatua lau edo bi ladeetan izan zezaketen. Ez dago erreferentzia zehatzik, baina hipotesi modura beste herrietan aurrekaririk bada (Bastidako trinketa Behe Nafarroa, Artaxona, besteak beste). Gaur egun, Groseko trinketea, Donostiako trinketerik zaharrena, eraldatuta badago ere, ikus daiteke oraindik.
  2. Zeharkako pilota jokoak (blé edo pleka) gaur egun euskal pilota jokoa ezagutzen dena, pilota joko berria XIX mendean ezaguna: Bakarka, Binaka edo batzuetan hirunaka aritutako taldeekin, paretaren kontra egindako pilota jokoa. Trinketeetan jokatzen dena edo ezker pareta duten pilotaleku itxietan jokatzen dena. Ezker parteko Lehen pilotalekuak Otxandioko plaza, Durangoko pilota plaza, edo Bilboko Abandoko pilota plaza, Bizkaian. Gipuzkoan Errenteria, Zumarraga, Azpeitia, Zumaia, Atotxakoa Donostian, besteak beste. Guztiak XIX mendeko amaieran eraikiak. 1880 tik aurrera. Lehen Ezker pareteko pilotaleku pribatua, eserleku finkoekin, Ategorreitako Jai Alai pilotalekua dela esan genezake. Hau izan baitzen Jai Alai goitizen jarriko ziona.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen jokoak eskuz, taldeka eta joko zuzen bezala ezagunak direnak aurki ditzakegu. Eremu irekietan "bote luzea" izenez ezaguna eta oinarriz "harpastum" erroma garaiko taldeko pilota jokoa izan dezakeena. XVI mendean Antonio Scainok Venezian idatzi eta argitaratutako "Trattato di Gioco da Palla" aurki daiteke, pilota joko honen lehen tratatuan deskribatuta aurkitzen da. Bertan, Italia, Frantzia eta Gaztelako erreinuko lurraldeetan hedatuta zegoen "erret jokoa edo jokoen errege" bezala ezagutzen zen pilota jokoa deskribatzen da. Cobarrubiasko Altxorrak "juego de pelota" ren deskribapenean, kalean plazan edo trinketetan jokatzen zen pilota jokoa zela zehazten du, eta Zaldunek behar zuten prestakuntzan. XVI mendtik XVIII mende bitartean, pasaka eta bote luzea jokamoldeak dira zabalduenak, izen desberdinekin bada ere Europan zehar, lurraldearen arabera. Besteak beste, Jeu de paume Frantzian, Gioco da Palla Italian edo Juego de Pelota Gaztelako erreinuaren lurraldetan. Denak joko berbera deskribatzen dute, izen desberdinekin Heiner Gillmeister Filologian doktoreak bere lanean deskribatzen duen moduan. Gure lurraldean ezaguna izan zen Perkain, pilota plazetako jokalari trebatua.

Euskal Herrian XVIII mendean blé edo pleka izenez paretaren kontra jarduten zen pilota jokoa azaldu zen deskribatuta zenbait artxiboetako agirietan, batez ere, joko horretara aritzeko debekuetan. XIX mendean zehar, ble edo pleka jokoak arrakasta izan zuen eta pilotalekuen eraldatzea ekarri zuen, pilota plazetan frontoiak eraikitzen hasiko baitira. XIX mende bukaeran pilotaleku itxiak eraiki ziren, eta Espainiako penintsulako hiriburuetara zabalduko da Pilota Joko berriaren ikuskizuna. Bertan enpresa gizonek, herrietako pilotariak, plazako jokoan trebatuak ziren pilotariak, profesionalizatu egingo dituzte, eta plazaz plaza ibiltzetik, frontoitik frontoira arituko dira diruaren truke. Lehen kirolari profesionalak XIX. mende bukaeran aurki ditzakegu (Txikito de Eibar, Chiquito de Abando[7]). Eraikin eta espektakulu berri horren lehen adibidea Donostiako Ategorrietako Jai Alai edo Aldamarko Beti Jai izango zirelarik, besteak beste, baita arrakasta horren iturburuak ere.

- Euskal-Erria apuntes sobre el juego de pelota[Betiko hautsitako esteka].

Donostiako Pilotalekuen Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- XVIII-XIX mendean kartografian eta bibliografian azaltzen den Pilota Jokoa Donostiako Harresian. Cubo Imperial eta Baluarte de Santiago artean. Bertan Bote luzea, Laxoa eta Errebotean, eta Blean aritu zitekeen.

- 1864 urtean Harresia eraitsi zelarik, 1877 urtean Goikoa arkitektoak Atotxan Pilota plaza irekia diseinatuko du, errebote pareta batekin eta eserlekuak bi aldetara zituelarik. Hau plaz librean aritzeko eraiki zen, bertan Laxoa, Errebotea eta Ble pilota jokoan aritu zitekeelarik.

- XIX mendean Zubietan pilota plaza zela esan daiteke, inguruko herrietan ohikoa zen bezela.

Atotxako pilotalekua. 1917 Ricardo marin. Errebote paretari ezker pareta erantsi zitzaion.

- XIX mende bukaeran, Hernani kalean pilotaleku ireki txiki bat eraikia zegoen.

- 1887-1932 Ategorrietan Jai Alai izeneko, frontisa, ezker pareta, errebotea eta eserleku finkoko bi solairu zituen frontoia eraiki zuten, 2.400 eserleku zituena eta Pedro Ezeiza arkitektoak diseinatutakoa. 1905ean gaur egungo San Ignacio Ikastetxearen lursailaren alboan kokatuta zegoen.

Ategorrietako Jai Alai. Frontoi itxia, eserleku finkoekin. Etorkizuneko frontoi modernoen lehen eredua. 1936 Pascual Marin

- 1893 Aldamar kalean Jose Goikoan, Jose Arana enpresagizonak eskatuta, Beti Jai pilotalekua eraiki zuen, gutxira zirku bihurtuko zuena eta 1913an erre zena. Jose Arana enpresagizonak, Madrilgo Beti Jai ere eraiki zuen 1893 urtean, gaur egun eraikia dagoen XIX mendeko pilotaleku bakarra da.

- 1901ean Antiguako pilota plaza eraiki zen. Bertan blé, errebote eta luzean aritu zitekeelarik. Eliza alboan kokatuta, eserleku finkoak zituen, Matia kaletik behera kokatzen zelarik. 1922 urtean J. Aldama arkitektoak diseinatutako Azoka eraikitzean, plaza bitan banatu zuten eta 1929 urtean ezker pareta eraiki zitzaion. XX mede bukaeran estalkia eta eserleku finkoak eraiki zitzaizkion, pilota plaza izatetik frontoi estali bihurtuz.

- 1905 urtean Cortázar arkitektoak, gaur egungo Duque de Mandas pasealekuan (lehen Atotxa pasealekua) "Jai Alai moderno" eraiki zuen. Estalia eta mila eserleku jasotzeko lekua zuelarik. 1933 urtean sute bat jasan zuen. Aparkaleku bihurtu zen.

- 1914ean Udal pilotalekuaren kokapenean 1.200 eserlekuko frontoi estalia eraiki zen, Fruta Azoka izango zena aurrerago 1998 urterarte.

- 1923 Manuel Iceta jaunak, udalari eskaera, Abuztuaren 31 kalean Gartzelarena izan zenaren lurretan pilotalekua eraikitzeko. Ez onartua.

- 1926 eraiki zen Urumea pilotaleku modernoa Eladio Laredo arkitektoak diseinatua eta 981 eserleku zituena, Ramon Maria Lili kalean kokatua zegoen. Gaur egun lursail horretan Moneo, Marquet, Zulaica, eta Unzurrunzaga arkitektoek eraikita. Urumea etxebizitzak eraiki aurretik eraitsia izan zena.

- 1930-1931 PIlotalekua eraiki zen, Donostiako Abiuztuaren 31 kalean. Gaur egun Trinitate plaza izena duen plazan.

- 1938 Fronton Gros izenekoa 1668 eserleku zituena.

- 1952 Anoetako errebote plaza, gaur egun, Gasca kiroldegia dagoen kokapenean.

- 1954 urtean Zubietako errebote plazako ekialdeko errebote pareta berritu zen. Orduarteko pilota plaza XIX mende bukaerakoa dela esan genezake.

- 1961. Luis Peña Ganchegui arkitektoak, Santos Echeverria delineante eta Luis Larrañaga zinegotziaren ideia gauzatuz, Donostiako hiriko harresien eraistea gogoratzeko, "Trinitate plaza" izena izango duen egitasmoa aurrera eraman zuen Udaletxeko arkitekto zenetik. Horretarako frontoiko errebote pareta eta 1956an bertan eraikitako Bolatokiak eraisten dira.

- 1963an Trinitate plaza, Luis Peña Ganchegui arkitektoak proposaturiko pilotaleku aldaketa eta bolatoki berria bukatu ziren.

- 1963 urtean Anoeta Frontoia eraiki zen, Luis ALustiza Garagarza arkitektoak diseinatua, gaur egun Atano III pilotalekua izena duena eta XX mendeko Eskuz banakako Final haundiak izan dituena bertan. Garai hartan Errebote plaza ere mantentzen zen bere alboan.

- 1974 urtena Carmelo Balda pilotalekua eraiki zen, Luis Arizmendi arkitektoak diseinatutakoa.

- 1970 urtean Galarreta jai alai eraiki zen, Donostiako mugatik 300 metrotara, Hernaniko lurretan kokatua dagoena, gaur egun, Erremonte pilota joko profesionala ikusteko pilotaleku bakarrenetakoa.

Pilota modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Luzean. partidak 9 (guante-laxoa), 11 (bote luzea edo pasaka). Laxoan Baztan Malerrekan jokatzen da duela 37 urtetik Guante Laxoa txapelketa. Guante laxoa eta Bote luzea alderdi eder parkean jokatu zen 2013 urtean, 1813-2013 Donostiako urtemuga gogoratzeko. 2016 urtean Leitzan Esskal Herriko I Bote luzea txapelketa amaitu zen. Besteak beste Zubieta, Amasa Villabona, Sara, Oiartzun, Senperen jokatutako txapelketa izan zelarik. Europako Bote luzea llargues Europako txapelketa Sagues en jokatu zen (Biarritz eta Irun ekin batera).

- Errebot. 13 jokotara. PLaza irekitan jokatzen da. Gaur egun Gipuzkoan errebote pilota jokoak bizirik dirau, Amasa Villabonako errebote pilota plazan, Zubietako errebote pilota plazan eta Oiartzungo beheko pilota plazan. Nafarroan Baztan bailarako Arraioz eta Irurita eta Malerrekako Oiz eta Doneztebe herrietan bizirik dirau guante laxoa pilota plazako pilota jokoak.

- Pleka, blean edo paretaren kontrako pilota jokoen partidak: 40 tantotara pala, 35 tantotara zesta punta, 22 tantotara eskuz, 18 tantotara eskuz, 30 tantotara paleta edo gaur egungo araudian, errimintako profesionalek 15 jokotako 2 set jokatzen dituzte, berdinketa badago 5 tantotako hirugarren set bat jokatzen delarik. Pleka, plaza irekian edo ezker pareteko pilotalekuetan jokatzen da.

Pilota lekuei atxikituta dauden pilota jokoak. Donostian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko zuzenak:[8]

  1. Luzean: Bote luzea, guante-laxoa. Alderdi eder. 2016 ko urrian Champions Llargues Bote luzea txapelketa jokatu zen Donostian.[9]
  2. Errebot: Errebote pilota jokoa. Zubietako errebote plaza. Zubietako plazaren berrikuntza.
  3. Pasaka: Trinketean, kontzejupe edo zimitoriotan jokatutako pilota jokoa. Trinitate plazan jokatu zen 1813-2013 Donostiako urtemuga gogoratzeko.

Zeharkako pilota jokoak:

- 4- Blean edo pleka: Pilota jokoa paretaren kontra.

- 4.1-Plaza librean errebote paretaren kontra(eskuz, xistera-joko garbi, zesta punta, pala), hirunaka.

- 4.2-Plaza librean edo itxian paretaren kontra binaka eskuz, frontball, one wall, Gaelic handball.

- 4.3-Trinketean paretaren kontra:

- 4.3.1- Hegoeladekoak: Ezker aldeko paretan teilatua duten, eta "fraile" izeneko, angeluan eskuin pareta eta frontiseko elkartzutean. Donostian: Ibaeta trinketea, Juan Gasca kiroldegikoa .

- 4.3.2- Iparraldekoak (trinquet): ezker pareteko teilatua, erreboteko teilatua, frailea (frontis eta eskuin paretako arteko angeluan) eta xiloa.

- 4.4- Ezker pareteko pilotaleku irekiak: Estali gabekoak. Pilota plaza izan daiteke, Eserleku finkoekin edo eserlekurik gabe.

Erreferantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Donostiako harresian pilota jokoa. (Noiz kontsultatua: 2016-10-22).
  2. memoria digital vasca. .
  3. .
  4. (pdf).
  5. .
  6. .
  7. .
  8. Argia.
  9. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-“Implantación del Juego de la pelota en los cascos antiguos

- “Pelota Vasca. Un ritual, una estética”. Olatz Gonzalez Abrisketa. 2005. Ed. Muelle de Uribitarte Editores SL. ISBN 84-921998-9-X. Pag. 37 – 62

- “Laxoa, la pelota en la plaza”. Tiburcio Arraztoa Urrutia. 2010. Ed. Cénlit Ediciones, 2010. ISBN 978-84-96634-60-2

- “Guante laxoa, la modalidad mas antigua de la pelota vasca”. Tiburcio Arraztoa Urrutia. 2004. Ed. CAN – Gobierno Navarra. ISBN 84-609-1639-1

- “La pelota y los pelotaris”. Antonio Peña y Goñi. 1892. Ed. Maxtor 2009. ISBN 84-9761-709-6

- “Dos Siglos de Pelota Vasca, En defensa del juego de Rebote”. Enrique Abril Rey. 1971. Ed. Caja de ahorros municipal de San Sebastian. D.L.S.S.181/171

- “El gran libro de la pelota”. Luis Bombin Fernandez. Rodolfo Bozas Urrutia 1976. ISBN 84-500-7-367-7

- Diccionario Enciclopédico Vasco. Vol XXXVII, Tomo 37. Parti-persi. Pag. 287-339. “Pelota vasca”. Estornes Lasa Hnos.1986. Ed. Auñamendi. ISBN 84-7025-247-X

- Diccionario Enciclopédico Vasco. Vol XIV, Tomo 14. Forti-Gallet. Pag. 205-221. “Frontón”. Estornes Lasa Hnos.. 1986. Ed. Auñamendi. ISBN 84-7025-214-3

- “Documentos Cartograficos Históricos de Gipuzkoa”. I. Servicio Geográfico del Ejército. Javier Gomez Piñeiro. Jose Luis Orella Unzúe. Juan Antonio Sáez Garcia. Jose Maria Roldan Gual. Jose Maria Aramburu Ayestaran 1994. Ed. Dep. Urbanismo Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN 84-7907-126-5

- “Documentos Cartograficos Históricos de Gipuzkoa”. II. Servicio Historico Militar. Javier Gomez Piñeiro. Juan Antonio Sáez Garcia. 1999. Ed. Dep. Urbanismo Diputación Foral de Gipuzkoa. ISBN 84-7907-274-1

- Plazas con Frontón en Euskal Herria. Alberto Ustarroz Calatayud. Manuel Iñiguez Villanueva (y colaboradores) 1997 *Inedito

- Diccionario Enciclopédico Vasco. Vol XXII, Tomo 22. Kobau-landap. Pag. 457-492. Estornes Lasa Hnos. 1986 Ed. Auñamendi. ISBN 84-7025-224-0

- “Oficios Tradicionales III”. Carmelo Urdangarin Altuna. Jose Mª Izaga Reiner. Koldo Lizarralde ELberdin. 1999. Ed. Diputación Foral de Gipuzkoa. Pag 159 “guantero para laxoa”. ISBN 84-7907-269-5 MAPA BILDUMA colección cartográfica. Catalogo de la exposición. Dirección: Karmele Goñi. Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco. D.L.: BI-653-94 KARMELDAR OINUTSEN SAN JOSE KOMENTUA. Javier Carballo Berazadi. 2008. Pag. 141. Ed. Zumaiako Udala.ISBN 978-84-923919-6-7 Euskaldunen pilota jokoa. Amaia Basterretxea. Euskal Museoa. Bilbao.2009.

- http://www.ingeba.org/liburua/donostia/54ssinfr/544com/544sscom.htm