Groseko trinketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Groseko trinketa
Groseko trinketa Donostia 2011.JPG
Groseko trinketaren kanpoaldea
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Kale Berria
Koordenatuak 43° 19′ 21″ N, 1° 58′ 31″ W / 43.3226°N,1.9752°W / 43.3226; -1.9752Koordenatuak: 43° 19′ 21″ N, 1° 58′ 31″ W / 43.3226°N,1.9752°W / 43.3226; -1.9752
Historia eta erabilera
Irekiera 1884
Arkitektura

Groseko trinketa Hego Euskal Herrian zutik geratzen den trinket zaharrena da, 1884an dokumentatua baitago. Hego Euskal Herrian, Elizondokoa da hurbiltzen zaion bakarra, nahiz eta geroagokoa den, 1894koa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxadi baten barruan dago, eraikin konplexu batean. Bere baitan jokalekua bera, etxebizitzak eta saltokiak hartzen ditu. Hiru erabilera horiek bateratzeko modua ere aski konplexua da: saltokiek behe-solairua hartzen dute, oso-osorik; horien gainean, kanpo-horma-arte estu batean (gutxi gorabehera 7,50 m-ko sakontasuna Kale Berrira, eta 9 m Iparragirre kalera), hiru etxebizitza-solairu daude; eta barnean, etxebizitzek erabat gorderik, trinketa bera, zeinaren jokalekua lehen solairuaren parean geratzen baita, saltokien gainean. Kale Berritik sartzen da trinketera, itxuraz behintzat beheko solairuko saltokitako bat izan behar zuen lekutik. Mantentzen diren egiturak ikusita, badirudi programa konplexu honetan ez zirela ongi bereizten erabileren arteko mugak, eta, adibidez, bizilagunen eskaileretatik pasa beharra zegoela ikusleen gunera iristeko, ez baita gaur egun bestelako komunikabide bertikalik antzematen. Kale Berriko 16. zenbakiko eskailera hiru mailekin lotzen duen ate bana dago: jokalekuko edo teilatuko maila, eta goiko bi balkoi jarraituak.

Trinket hutsa denak zabalean 9 m-ko solairua hartzen du (8 m frontisak, gehi itxitura-hormak), eta luzeran 37 m inguru. Bi isuriko estalki batek ixten du gunea, zureria mistoz eta burdinazko tenkaz egindako eta orientazioa luzetara duen gailur batekin. Gunea gutxi gorabehera 12 m garai da, trabarik gabe, estalkiko zureriaren oinarrietaraino. Eta 6 x 26 m-ko argizulo luzetarako handi batek argitzen du. Frontisa mendebaldeko ertzean dago, eta harlanduzko horma-atala mantentzen du. Orobat mantentzen dira ikusleentzako balkoi jarraituak dituzten bi solairuak, besodun mentsuletan oinarrituak, zurezkoak, dena ezkutatuta. Teilatua eskuinaldean zegoen –ohikoa izan denaz bestera–, eta horrek aditzera ematen du oso zaharra dela. Badago, baita ere, fraide koniko baten aztarna, instalazioa joko zuzenean erabili zen seinale. Hala ere, fraidea sostengatzen duen behe-txapako frontisak frogatzen du plekako jokorako erabiltzen zela.

XX. mendearen hasieran, zur-burdinazko egitura mistoko solairua egin zen, gunea bi solairutan banatzen duena, eraikina lantegi moduan erabili ahal izateko. Hori dela eta, geroztik ezin izan da pilota jokorik egin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa