Dora Yates
Dora Yates | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Liverpool, 1879ko azaroaren 26a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Wavertree, 1974ko urtarrilaren 12a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa hebreera erromaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | bibliografoa |
Dora Esther Yates (Liverpool, 1879ko azaroaren 26a – 1974ko urtarrilaren 12a) bibliografo britainiarra izan zen, hizkuntzalari eta ikertzailea ijitoen erromaniera hizkuntzan. Judua jatorriz, ijitoen erromani kulturarekin lotura estua izan zuen bizitza guztian, eta Britainia Handiko ijitoen elkarteen partaide izan zen 20. mendean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yates 1879an jaio zen Liverpoolen. Hannah (Keyser) eta George Samuel Yates-en zortzi haurretako bat izan zen.[1] Ingelesa eta hebreera irakurtzen eta idazten ikasi zuen bere kasa bost urte bete baino lehen, eta 16 urte zituenean jada unibertsitatean zegoen. Arrakasta izan zuen unibertsitatean, eta han hainbat hizkuntzatako aditua bilakatu zen (gotikoa, alemana, anglosaxoia eta ingeles zaharra) eta erromani komunitatearen berri ere ikasi zen.
Ingalaterran gradu mailako unibertsitate titulu bat lortu zuen lehen emakume judua izan baitzen.[2] Hitzez menderatzen zituen frantsesa, ingelesa, alemana eta erromanieraren dialekto nagusiak.
John Sampsonek osatu zuen The Dialect of the Gypsies of Wales liburuan kolaboratzaile funtsekoa izan. Galesko erromanieran eta Ingalaterrako erromanieran aditua bilakatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Dora Yates» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-17 data duen 1066247668 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) Higham, Jenny. «Library Guides: Special Collections & Archives : Dora Yates (1879-1974)» libguides.liverpool.ac.uk.
- ↑ «Papers of Dora Esther Yates - Archives Hub» archiveshub.jisc.ac.uk.