Gotiko (hizkuntza)
| Gotikoa | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | Hizkuntza hila |
| Eskualdea | Jatorriz, gaurko Alemaniako hainbat eskualdetan |
| UNESCO sailkapena | 6: galdua |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak East Germanic (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | hizkuntza azentuala eta hizkuntza malgukaria |
| Alfabetoa | Gothic script (en) |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-2 | got |
| ISO 639-3 | got |
| Ethnologue | baliorik ez |
| Glottolog | goth1244 |
| Wikipedia | got |
| Linguasphere | 52-ADA |
| Linguist List | got |
| UNESCO | 358 |
| IETF | got |
Gotikoa[1] ekialdeko germaniar hizkuntza zen, gaur egun hizkuntza hila da. Burgundieratik hurbil zegoen eta godoen berezko hizkuntza zen, hala ostrogodo nola bisigodoena.
Gure garaiaren lehen mendeetan gaurko Alemaniako hainbat eskualdetan hitz egiten zen, baina IV. eta V. mendeetako inbasioen bidez, haren erabilera Europako lurralde zabaletara hedatu zen Bulgaria eta Krimeatik Italia eta Iberiar penintsulara. VII. menderako galdutzat jotzen da, salbuespen bitxi batekin: XVIII. mendera arte gotikoz mintzatzen zen gizatalde batek iraun zuen Krimean, XVI. mendean aurkitu zenez. Otomandar Inperioko flandriar enbaxadorearen gutun bat kontserbatzen da; bertan germaniar hizkuntza bat hitz egiten omen zen eta ohitura germanikoak zituen herri bateko ordezkari birekin bildu zela adierazten zuen. Enbaxadoreak berak hitz eta esaldi lexiko txikia bildu zuen, hemezortzi zenbaki eta kanta bateko lehen hiru ahapaldiak.
Gaur egun, hizkuntza hori ostrogotikotik datorrela uste da. Hala ere, gotikoa idatzita iritsi zaigu Ufilas apezpikuaren eskutik, IV. mendean Danubio inguruan misiolari ibili zena: Biblia gotikora itzuli zuen eta horretarako alfabeto bat sortu, 27 hizkiz osatutako alfabeto gotikoa (25 alfabeto grekotik eta 2 errunikotik)[2]
Alfabeto hori ezkerretik eskumara idazten zen eta idazkera jarraian idazten zen, hitzen arteko tarterik gabe. Biblia hori zatika baino ez da iritsi gaurko egunetara. Atal gehienak VI. mendean aurkitu ziren Italia iparraldean.
Alfabeto errunikoan dauden inskripzio batzuez aparte, hori da germaniar hizkuntza batetik iritsi zaigun lekukotasunik zaharrena.
Gotiko zaharra eta Krimeakoa baliatuz fideltasun handiarekin berreraiki ahal izan da hizkuntza.
- Gramatika
- Bokal luze eta laburrak bereizten ziren.
- Bi genero (maskulinoa eta femeninoa) eta bi numero (singularra eta plurala) zituen.
- Lau deklinazio kasu zeuden (nominatiboa, akusatiboa, genitiboa eta datiboa), adjektiboetan ere islatzen zirenak.
- Aditza indikatibo eta subjuntiboan jokatzen zen, bi denboratan (orainaldia eta lehenaldia), eta halaber, hiru numero gramatikaletan (singularra, plurala eta duala).
- Lexikoa
- Arrautza ada
- Harri ael
- Sagar apel
- Txar atochta
- Bizar bars
- Ez ni
- Guztia allata
- 1 ains
- 2 twai
- 3 theija
- 4 fidwor
- 5 fimf
- 6 saihs
- 7 sibun
- 8 ahtau
- 9 niun
- 10 taihun
- Dialektoak
- Ostrogodoa
- Bisigodoa
- Krimeako godoa
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- W. H. Bennett, An Introduction to the Gothic Language, New York, 1980
- W. Braune - E. Ebbinghaus, Gotische Grammatik, 1966, Tübingen
- Fausto Cercignani, The Reduplicating Syllable and Internal Open Juncture in Gothic, Zeitschrift für vergleichende Sprachforschung, 93/1, 1979, 126-132
- Fausto Cercignani, The Development of the Gothic Short/Lax Subsystem, Zeitschrift für vergleichende Sprachforschung, 93/2, 1979, 272-278
- Fausto Cercignani, Alleged Gothic Umlauts, Indogermanische Forschungen, 85, 1980, 207-213
- Fausto Cercignani, The Enfants Terribles of Gothic Breaking: hiri, aiþþau, etc., The Journal of Indo-European Studies, 12/3-4, 1984, 315-344
- Fausto Cercignani, The Development of the Gothic Vocalic System, Germanic Dialects: Linguistic and Philological Investigations, Bela Brogyanyi - Thomas Krömmelbein (edd.), Amsterdam/Philadelphia, Benjamins, 1986, 121-151.
- W. Krause, Handbuch des Gotischen, 1968, München.
- F. Mossé, Manuel de la langue gotique, Aubier Éditions Montaigne, 1942
- Walter William Skeat, A Moeso-Gothic glossary, London, 1868
- Irmengard Rauch, Gothic Language: Grammar, Genetic Provenance and Typology. Readings, Peter Lang Publishing Inc., 2011
- Wilhelm Streitberg, Die gotische Bibel, 1965, Heidelberg
- Joseph Wright, Grammar of the Gothic language, Oxford, 1981
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-12-23).
- ↑ Baina ikusi Fausto Cercignani, The Elaboration of the Gothic Alphabet and Orthography, Indogermanische Forschungen, 93, 1988, 165-185.