Edukira joan

Dorothy Liddell

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Dorothy Liddell
Bizitza
Jaiotza1890
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza1938 (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Jasotako sariak

Dorothy Mary Liddell, Dorothy Liddell bezala ezaguna, (Benwell, Erresuma Batua, 1890 - Basingstoke,1938), arkeologo britainiar aitzindaria izan zen. Ezaguna da, batez ere, Mary Leakey antropologo eta arkeologoaren irakasle eta aholkularia izan zelako, gizakiaren eboluzio-katea aztertzeko funtsezko fosilak aurkitu zituen taldeko kidea.[1]

Lidellek ikerketa garrantzitsuetan parte hartu zuen, baina ezin izan zuen arkeologiako hezkuntza formala eskuratu.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorothy Mary Liddell Emily Catherine Berry eta bere senar John Liddellen sei seme-alabetako bat izan zen. Bere aita North British and Comercial Insurance Companyko zuzendari oparoa eta bake epailea izan zen, lehenik Northumberlanden eta gero Basingstoken. Familia hainbat aldiz aldatu zen, 1898an Prudhoe Hallen bizi zen. 1904an familia Sydmonton Corkera joan zen bizitzera Newburytik gertu eta 1908an Sherfield Manor, Basingstoke-ra. Familia filantropikoa zen eta interesa zuen bere komunitatean, edonon bizi zela ere. Oso lotuta zeuden.

Liddelli batzuetan Tabitha deitzen zioten, Lehen Mundu Gerran ospitale gisa erabili zenean Sherfield Manorren geratu ziren soldadu eriondoak entretenitzeko sortu zuen pertsonaia bezala. Liddell erizaina zen ospitalean, eta bere neba Aidan, Victoria Cross jasotzailea, hil eta ospitalea itxi ondoren, Gurutze Gorriarekin bat egin zuen La Pannen, eta han lan egin zuen gerra amaitu arte. Britainiar Inperioko Ordena eman zitzaion bere zerbitzuagatik.[3][4]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liddell garaiko hezkuntza tipikoaren barruan hezia izan zen, institutriz eta tutoreek emana. Biolina ondo jo ahal izan zuen eta gortean aurkeztu zuten debutari gisa. Arkeologo nabarmena izan arren, ezin izan zuen arkeologian formalki hezi. Hala ere, britainiar arkeologiaren figura garrantzitsua bihurtu zen.[1][5]

Indusketak Windmill Hillen[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925 eta 1929 artean Windmill Hillen (Avebury) indusketak egiteko lan egin zuen, K.a. 3.500 urte inguruan nekazal elkarte baten kokapentzat hartua. Lehena izan zen hegaztien hezurrak puntzoi eta zeramika neolitikoa grabatu eta apaintzeko tresna gisa erabiltzen zirela aitortzen. Liddellen aurkikuntza hau historiaurreko kultura baten presentziaren eta bere trebetasun eta adimenaren seinale zen. Leku horrek eragin nabarmena izan zuen bizitza neolitikoaren pertzepzioan. UNESCOren ondarea da.[1]

Liddellek Leakey gaztea aurkitu zuen, eta harekin lan egin zuen hasieran hiru udatan, beste lau urtez entrenatzeaz gain.[1]

Hemburyko aztarnategia[7][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Leakey eta Liddel elkarrekin aritu ziren Hemburyn Devonen. Burdin Aroko kokaleku hori oso garrantzitsua izan zen. Han, Liddellek sarrera markoztatu bat aurkitu zuen, suak suntsitutako esparru batera zeramana. Gainera, beste leku batzuekin bat egiten zuen zeramika gehiago aurkitu zuen, hala nola Fort Harrouardekin, Frantzian, eta Burdin Aroko beste leku batzuekin. Leku horiei buruzko beste artikulu batzuetan ere aipatzen da bere lana.[5][8][9][10][11][12][13][14][15]

Liddell gazterik hil zen eta gurasoekin eta nebarekin batera lurperatu zuten Espiritu Santuaren Elizatik gertu, Basingstoken, Hampshiren, Ingalaterran, Erresuma Batuan.[3]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Notes on two excavations in Hampshire, 1931.[16]
  • Report on the excavations at Hembury Fort, Devon 1930-1935, 1935.[11]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere zerbitzuengatik MBE (Britainiar Inperioko Ordena) jaso zuen, bertako ospitalean erizain bezala lan egin zuelako eta itxi zenean Gurutze Gorriarekin lan egin zuelako gerra amaitu arte.[4]
  • Haren aurkikuntzek Ingalaterrako historiaurreko iragana hobeto ezagutzen lagundu zuten, eta haren lanak eragin handia izan zuen arkeologiaren historian.[5]
  • Beste emakume batzuentzat inspirazio-iturri izan zen, arkeologiaren arloko eredu garrantzitsu gisa.[5]
  • Alexander Keiller Museoaren inaugurazioan, Aveburyn, Liddell hil eta gutxira, Alexander Keillerrek hitzaldi bat eman zuen, eta bertan eskerrak eman zizkion eta museoaz hitz egin zuen bere lanaren omenaldi gisa.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2021-05-13). «Dorothy Liddell, la maestra de arqueólogas que no tenía títulos académicos ni formación reglada» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  2. (Ingelesez) Dec 23; Archaeology, 2016 |; Articles. (2016-12-23). Dorothy Liddell - Trowelblazers. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  3. a b (Ingelesez) Daybell, Peter. (2005-01-01). With a Smile and a Wave: The Life of Captain Aidan Liddell VC MC. Pen and Sword ISBN 978-1-4738-2083-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  4. a b «Life story: Dorothy M Liddell | Lives of the First World War» livesofthefirstworldwar.iwm.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  5. a b c d Morris, Michael. (1986). «An Iron Age and Romano-British site at Choseley Farm, Odiham: the excavations of Dorothy Liddell, 1937». Proc. Hampsh. Field Club Archaeol. Soc. 42: 89-108..
  6. a b (Ingelesez) «Avebury | Wiltshire» National Trust (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  7. INSECTS IN HAMPSHIRE, 1933. .
  8. «Search results | JSTOR» www.jstor.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  9. (Ingelesez) Todd, Malcolm. (2007-11). «Roman Military Occupation at Hembury (Devon)» Britannia 38: 107–123.  doi:10.3815/000000007784016511. ISSN 1753-5352. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  10. (Ingelesez) «Hampshire Archaeology» Hampshire Archaeology (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  11. a b «Heritage Gateway - Results» www.heritagegateway.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  12. (Ingelesez) Kendrick, T. D.; Hawkes, C. F. C.. (2018-01-29). Archaeology in England and Wales 1914 - 1931. Routledge ISBN 978-1-315-51543-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  13. (Ingelesez) Academy, British. (2001). 2000 Lectures and Memoirs. Oxford University Press ISBN 978-0-19-726259-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  14. «Hembury Fort - Honiton, Devon - Iron Age multivallate hillfort, Neolithic causeway and Roman settlement» www.hemburyfort.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  15. (Ingelesez) Todd, Malcolm. (2014-06-23). The South West to 1000 AD. Routledge ISBN 978-1-317-87164-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  16. NOTES ON TWO EXCAVATIONS IN HAMPSHIRE. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]