Mary Leakey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mary Leakey
Mary Leakey.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1913ko otsailaren 6a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Nairobi1996ko abenduaren 9a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Louis Seymour Bazett Leakey
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea antropologoa, arkeologoa, prehistorialaria eta paleoantropologoa
Kidetza Suediako Zientzien Erret Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Mary Leakey, jaiotza-izenez Mary Douglas Nicol (Londres, Ingalaterra, 1913ko otsailaren 6a - Nairobi, Kenya, 1996ko abenduaren 9a) britainiar paleoantropologoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urte zituela sortu zitzaion antropologiarako grina, Frantzia hegoaldeko Cro-Magnongo gizonaren haitzulo famatua bisitatu zuenean. Londresen antropologia eta geologia ikasi ondoren, harrizko tresna eta lanabesetan aditua bilakatu zen. Ingalaterran bertan hainbat indusketatan parte hartu eta 1931n kultura klaktoniarrari buruzko ikerlan bat gidatu zuen Essexen. Urte haietan hasi zen Louis Leakey antropologoaren Afrikako espedizioetara joaten, eta 1936an harekin ezkondu zen.

Australopithecus boisei kraneoaren erreplika, Mary Leakeyk 1959an aurkitua.

1959an 1.750.000 urte baino gehiago zituen Zinjanthropus boisei (ondoren Paranthropus boisei deitutakoa) espeziearen burezurra aurkitu zuen Olduvaiko haitzartean, Afrikako hominidoen antzinatasun handia frogatuz. 1975ean Homo generoko masailezurra eta hortzak aurkitu zituen, 3.750.000 urtekoak, eta lau urte geroago, 1979an, ordu arte ezagutzen ziren hanka biko hominido baten aztarna fosildu zaharrenak, 3.600.000 urtekoak.

Lan handi eta zorrotz baten zati bat, "Olduvaiko haitzartea" (1971), eta Afrikako paleontologia eta historiaurreari buruzko idazlan ugari argitaratu zituen. "Iragana ezagutaraziz" izenburuko autobiografia argitaratu zuen 1984an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mary Leakey Aldatu lotura Wikidatan