Dorre albarranar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Dorre albarranar bat, lotuta dagoen gotorleku baten zati den dorre bat da, orokorrean, harresirik gabekoa den arren, eta, gotorlekuarekin, arku edo zubi baten bidez lotuta dagoena, dorrea etsaien eskuetan eroriz gero, erraz bota ahal izango litzatekeena. Bastioi bat bezala lotua ere egon daiteke, baina, kasu honetan, gainontzekoak baino handiagoa da.

Talaia bezala balio du, baina baita harresia gainditzen saiatzen ari den etsaia eraso eta botatzeko ere.

Dorre albarranarren adibide batzuk, Sevillako Urrearen Dorrea, Kordobako Malmuertako Dorrea, Badajozeko Espantaperroseko dorrea (honen alkazabak dorre hauen zenbait adibide ditu) eta Don Juan Manuelek Escalona del Alberchen eraikitakoak dira. Dorre albarranarren multzoketarik handiena, Toledoko probintziako Talavera de la Reinan dago. Guztiak Espainian.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dorre albarranar Aldatu lotura Wikidatan