Double Dragon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Double Dragon
joko mota Beat 'em upa
plataforma Game Boy Advance, Atari 2600, Atari 7800, ZX Spectrum, DOS, Amstrad CPC, Sega Mega Drive, Commodore 64, Amiga, Nintendo Entertainment System eta Hitachi 6309 Itzuli
jolas mota cooperative gameplaya Itzuli


Double Dragon (euskaraz Herensuge Bikoitz, japonieraz 双截龍, Daburu Doragon), 1987ko Technōs Japan japoniar bideojoko konpainiaren arkade joko bat da, Beat 'em up (Jipoitu hitzak) generokoa. Ipar Amerika eta Europan Taito japoniar konpainiak banatu zuen.

Argitaratu bezain azkar sekulako arrakasta izan zuen, 1980ko hamarkadaren amaieraldeko arkade makina aretoetako bideojoko gogokoenetakoa bilakatuz, etxebizitzetako ordenagailu eta bideojoko kontsoletara ere jauzi egin zuen. Ondorioz, hainbat jarraipen izan zituen: Double Dragon II: The Revenge (1988), Double Dragon 3: The Rosetta Stone (1990), Super Double Dragon (1992), Battletoads & Double Dragon: The Ultimate Team (1993), Double Dragon V: The Shadow Falls (1994), Double Dragon (Neo-Geo) (1995), Double Dragon Advance (2003), Double Dragon Neon (2012) eta Double Dragon IV (2017).

Batzuk Renegade (1986) arkade bideojokoaren ondorengo espiritualtzat jotzen dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]