Dragoi Bolako objektuen zerrenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Akira Toriyamaren Dragoi Bola manga eta animean istorioan zehar garrantzia duten zenbait objektu ageri dira.


Chōshinsui[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chōshinsui (超神水) edo Ur Jainkotiarra pertsona baten barneko indar guztia atera dezakeen likido guztiz pozoitsua da. Son Gokuk bakarrik lortu du berau edanda bizirautea. Karinen eskutan dago hau jainkoaren sinboloa daraman te ontzi batean.

Dragoi Bolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoi Bolak serieko objektu garrantzitsuena dira, eta hauen bidez desioak betetzen dituen dragoi bati deitu daiteke.

Sakontzeko, irakurri: «Dragoi Bolak»

Dragoi Radarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoi Radarra Dragoi Bolak zehaztasunez lekutzen dituen aparatua da. Honi esker Dragoi Bolak erraz bildu daitezke.

Sakontzeko, irakurri: «Dragoi Radar»

Energy Kyūinki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energy Kyūinki (エネルギー吸引機, Enerugī Kyūinki) edo Energia estraktorea Yamu eta Spopovitchek Boo Ahaltsua berpizteko energia biltzeko erabiltzen duten aparatua da.

Energy Meter[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energy Metera (エネルギーメーター, Enerugī Mētā) edo Energia neurgailuak, pertsona batek duen energia kopurua neurtzeko balio du. Berez Scouteraren funtzio bera betetzen du, baina Energia Neurgailuak majia bidez funtzionatzen du, ez teknologikoki.

Freeza no kogata pod[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freeza no kogata pod (フリーザの小型ポッド, Furīza no kogata poddo) edo Freezeren Kapsula Txikia, Freezerek darabilen untzi monoplaza da. Bere objektu gustukoena da berau.

Henshin Suit & Band[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henshin Suit & Banda (変身スーツ&バンド, Henshin Sūtsu & Bando,besoko eta jantzi aldagailua) Gohanek Satan Cityn krimenaren aurka borrokatzeko erabiltzen duen aparatua da, inork ezagutu ez dezan, Saiyaman Handia izena hartuz. Bulmak asmatu zuen eta super heroi baten jantzi osoan bilaka daiteke.

Jantzia beltz kolorekoa da eta gorputz osoa estaltzen du. Vegetaren moduko eskularru eta botak, eta gerrian gerriko baten bidez batzen zaion kapa berdea ere baditu. Kaskoa ere eraman dezake, belarrietatik hasita buru osoa estaltzen diona: begiak kristal ilun baten bidez daude estalita eta buru gainean zirkulu beltz bat dauka. Gainerakoan, jantzia laranja kolorekoa da, aurrealdean antenak edo zapi bat oso luze bat eta eguzkitako betaurrekoak daramatza. Erloju bat eta kapa gorria ere baditu.

Hoi-Poi Kapsula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoi-Poi Kapsulak (jatorrizko japonieraz ホイポイカプセル edo Hoi Poi Kapuseru ?) barnean edozer gorde dezaketen kapsula txikiak dira.

Sakontzeko, irakurri: «Hoi-Poi kapsula»

Indaba Miragarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Indaba Miragarria»

Kacchin azeroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kacchin azeroa (カッチン鋼, Kacchin Kō) unibertsoko materialik gogorrena da. Z ezpataren sorbatza eta puskatu egin zuten.

Kinton Lainoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kinton Lainoa Gokuk seriean leku batetik bestera ibiltzeko darabilen laino horia da. Bertan ibili ahal izateko bihotz garbia izan behar da.

Sakontzeko, irakurri: «Kinton laino»

Makila Miragarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makila Miragarria (jatorrizko japonieraz 如意棒 edo Nyoibō ?) Gokuk darabilen makil gorri bat da.

Sakontzeko, irakurri: «Makila Miragarri»

Micro Band[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Micro Banda (ミクロバンド, Mikuro Bando, besoko txikia) Bulmak asmatutako besokoa da. Honi esker sagu baten tamainara txiki daiteke.

Palmorrizko abanikua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmorrizko abanikua (jatorrizko japonieraz 芭蕉扇 edo Bashō Sen ?) haizemaile miragarri bat da.

Sakontzeko, irakurri: «Palmorrizko abaniku»

Potala belarritakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potala belarritakoak (jatorrizko japonieraz ポタラ ?) bi pertsona bateratzen dituen belarritako miragarriak dira.

Sakontzeko, irakurri: «Potala belarritakoak|Bateraketa (Dragoi Bola)#Potala belarritakoak|Potala belarritakoak»

PP Candy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PP Candy (PPキャンディー, PP Kyandī, PP gozokia) Bulmaren asmakizuna da: jan duen pertsona batek Pii Pii (ピーピー, Pī Pī) beherakoa sartzen zaio eta efektuak hilabete bat ere iraun lezake.

Punch Machine[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Punch Machinea (パンチマシン, Panchi Mashin, kolpeak emateko makina) pertsonen indarra neurtzen duen makina da. Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan erabili zen, parte hartzaile asko baitzeuden.

Scouter[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scoutera (スカウター, Sukautā, bilatzailea) Freezeren ejertzitoak darabilen aparatua da. Bere erabilpen nagusia pertsonak bilatzea da bere borroka indarraren bidez (borroka indarra ere neurtzen du beraz), baina komunikatzeko ere balio du. Ezkerreko belarrian jartzen den metalezko aparatua da eta begi aurrean kolore urdin, berde edo gorriko kristala dauka, informazioa bisualki ikusi ahal izateko. Akats nagusia erraz izorratzen dela: alde mekanikoan kolpe gogorra eman ezkero edo kristala hautsi ezkero edo biak batera ez du funtzionatzen. Gainera pertsona batek gehiegizko borroka indarra badu, lehertu egiten da. Bi mota daude: Nameken Freezeren soldaduek zerabiltzatenak (20.000 umitatetik gorako indarra neurtu ezkero lehertzen ziren) eta Freezeren Indar Bereziek ekarri zituztenak, irakurtzeko gaitasun askoz handiagoarekin. Borroka indarra sentitzen dakitenentzako, aparatu hau ez da beharrezkoa.

Sentō Jacket[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sentō Jacket (戦闘ジャケット, Sentō Jaketto, borroka txalekoa) Freezeren ejertzitoak darabilen jantzia da. Lehen aldiz Raditzi ikusten zaio. Material oso flexible batez dago egina (hau Vegeta Özaru bilakatzean ikus daiteke), erresistentzia handikoa da, urratzeko eraso oso gogorra izan behar du. Lehen modeloak besoetan eta izterretan babesa zuen, urteen poderioz modeloa aldatuz joango da.

  • Originala: sorbaldetan eta izterretan babesgarriak ditu eta kolore nagusiak txuri/kafe/beltzak dira. Modelo hau saiyek erabiliko dute batez ere.
  • Freezeren Indar Bereziak: oso erresistentea, gerlari hauek duten indar handiaren ondorioz. Petoaren eskuin aldean euren sinboloa dute eta V formako lepoaldea dauka. Ia osorik txuria da.
  • Freezeren ejertzitoa: kolore askotarikoak daude, sorbaldetan babesa dute baina izterretan ez.
  • Lurreko modeloa: Bulmak egina Cellen sagan, modelo originala erreferentziatzat hartuta. Izterretako eta sorbaldetako babesak kendu zizkion. Bardockek erbiltzen zuenaren oso antzekoa da, hau beltza da ordea.

Ur Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur Santua (jatorrizko japonieraz 超聖水 edo Chōseisui ?) Karinen dorrean botila batean gordeta dagoen likidoa da. Dorrera igotzea lortu eta Karini kentzea lortzen duenak edan ahal izango du. Kondairaren arabera, berau edaten duena munduko indartsuena bilakatuko da. Botilan dagoena txorroteko ura baino ez da, baina Karini kentzeko asko saiatu behar denez, entrenamendu gogor bat bezalakoa. Iratxo Dortokak 3 urte behar izan zituen Karini botila kentzeko, Gokuk, berriz, 3 egunetan lortu zuen.

Z Ezpata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Z Ezpata (atorrizko japonieraz ゼットソード edo Zetto Sōdo ?) Kaio Munduan dagoen ezpata zaharra da. Lurretik ateratzea lortzen duenak indar handia bereganatuko du (Excalibur ezpataren antzera), baina egia esan, ezpatak izugarrizko pisua du, beraz hau ongi dominatzea lortzen duenak indar handia izango du. Kacchin Azeroaren aurka kolpatu zutenean, bertatik atera zen Kaio Shin Agurea.