Bardock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Bardock
バーダック edo Bādakku
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia Dragoi Bola Zko lehen atal berezian, Gokuren aita (animea)
Arraza Saiya
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
Ahotsa Japonia Masako Nozawa
Euskal Herria

Bardock (jatorrizko japonieraz バーダック edo Bādakku ?) Dragoi Bola Z animeko fikziozko pertsonaia da. Honen izena ingelesezko greater burdock hitzean du jatorria, arctium lappa landarearen ingelerazko hitza da, euskaraz lapa-belar edo lapatx bezala ezaguna. Son Gokuren (protagonista) aita da.

Idi Deabru
 
 
Son Gohan
 
 
Bardock
 
 
 
 
 
 
adopziozko
aitona =>
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi
 
 
 
 
 
Son Goku
 
Raditz
 
Satan Jauna
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten
 
Son Gohan
 
 
 
 
 
 
 
Videl
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goku Jr.
 
 
 
 
 


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bardock 5 kideko talde baten burua zen, talde honetako partaideak Panpukin, Selypar, Toma, Toteppo eta Bardock bera zirelarik. Talde honen zeregina Freezer tiranoarentzat planetak konkistatzea zen. Egun batean Kanassa planeta konkistatzera agindu zion Freezerrek. Planeta erraz azpiratu zuten, baina bukatu baino lehen planetako biztanle batek, Tooro izenekoa, Bardocki kolpe bat eman zion garondoan. Kolpe honen ondorioz saiyak etorkizuna ikusteko gaitasuna jaso zuen. Tomak planetako azken biztanle hau hil zuen, baina Bardockek sena galdu zuen.

Vegeta Planetara itzulitakoan Bardock sendatu egin zen. Hemendik aurrera etorkizuneko irudiak ikusten hasi zen: Vegeta planeta eztanda egiten eta bere semea, Katxalot. Hau gerlari bat bihurtzen ikusi zuen, baina beste espazioko gerlariekin zuen ezberdintasuna ere sumatu zuen. Bardock oso azkar sendatu zen, eta bere kideak zeuden planetara jo zuen, hauek konkista bat burutzera joanak ziren. Abian jarri baino lehen Katxaloten aurrean gelditu zen, igarkizunak gogoratuz.

Helburura heltzean biztanle hilak ikusten ditu, bere taldeak eginiko sarraskia zela uste zuelarik. Lagunen bila jardun zuen, baita aurkitu ere, hala ere, inoiz ez zuen espero egoera horretan aurkitzerik: denak hilik zeuden Toma izan ezik. Gelditzen zitzaion azken indarrarekin Freezerrek saiyak deuseztu behar zituela esan zion. Tomak aupegia odolez zikinduta zeukan, eta hau hil zenean Bardockek zapi batekin aurpegia garbitu zion, gero zapia buruan jarriz. Une horretan mertzenario talde bat eta Dodoria agertu ziren. Orduan Bardockek zer gertatu den galdetu zion, baina borroka izan zen lortu zuen erantzun bakarra. Mertzenarioak aise garaitu zituen, baina Dodoriak kolpe bakarrarekin lur jota utzi zuen. Bardock hilda zegoela uste zuela, Dodoriak alde egin zuen. Saiya ez zegoen hilda, baina bai larriki zaurituta, gelditzen zitzaion idarrarekin bere jaioterrira bidean jarri zen aurrikusitako Vegeta planetaren suntsipena ekiditzeko asmoz.

Bardock Vegetara heldu zenean Freezer bere espazio-ontzian zen eta planeta erasotzera zihoan. Lurrartu baino lehen Katxalot Lurrrera bidali zuten eta Bardocken ontziaren ondotik pasa zen. Lurreratu zuenean saiya guztiei gertatzera zihoana esan zien, baina hauek ez zioten jaramonik egin, bere kontura barre eginez.

Sutan zela, zaurituta eta bakar-bakarrik, lurrera jausi zen Katxalot ikuspen berri izanez. Bertan gauzak zuzentzeko astia zegoela esaten zion, orduan Bardock espaziora jo zuen Freezerren bila, ikusitako etorkizuna aldatzeko asmoz. Bidean Freezerren soldaduekin topo egin zuen bera geldiarazteko asmoz, baina ez zuten ezer lortu. Azkenik biak elkarren aurrean zeudela, Bardockek bere energia izpi ahaltsuena jaurti zion Freezerri, baina izpia honen "Death Ball" energia bolagandik irentsia izan zen. Orduan Freezerrek energia bola Vegeta planetara jaurtitzen du bere soldaduak, saiyak eta planeta bera suntsituz. Baina Bardockek, hil aurretik, azken ikuspen bat izan zuen. Oraingoan ere bere semea ikusi zuen Freezerren aurrean zela, bere aita eta saiya guztiak mendekatzeko asmoz. Hau jakitean lasai eta pozik hil zen.

Animean, Boo ahaltsuaren sagan, honen eta Goku-ren arteko borroka infernutik ikusten agertzen da.