Edukira joan

Dublin lock-out

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dublin lock-out izenarekin ezagutzen da 1913ko abuztuaren 26tik 1914ko urtarrilaren 18ra bitarte Irlandako hiruburuan izandako industria-gatazka. 300 enpresarik eta 20.000 langilek hartu zuten parte, eta historialarien arabera Irlandako historiako industria-gatazkarik garrantzitsuena izan zen. Gatazkaren arrazoi nagusia langileek sindikatzeko eskubidea lortzea izan zen, gatazkaren amaieran lortu zuten eskubidea.

Dublingo auzo pobreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandar langileen bizi-baldintzak oso txarrak ziren bizi ziren apartamentuetan. Adibidez, Henrietta kaleko 15 etxetan 835 pertsona bizi zirela kalkulatzen da. Kale horretako 10. zenbakian Irlandako Karitatearen Ahizpek garbitoki bat zuten, non 50 emakume ezkongabe bizi ziren[1]. Bahitura-etxeetan lau milioi objektu inguru saltzen ziren urtean. Haur hilkortasuna pobreen artean oso altua zen, 1.000 jaiotzatik 142, Europako hiri bat izateko harrigarri altua. Egoera nabarmen okertu zen auzo horietan zegoen gaixotasun kopuru handia zela eta, osasungintzarik gabeko eremua, kondizio oso txarretan. Dublingo gaixotasunik ohikoena tuberkulosia zen, pobreen artean asko hedatzen zen gaixotasuna, hildako asko sotuz. 1912an egindako ikerketa batek aurkitu zuen Irlandan Eskozia eta Ingalaterran baino %50 heriotza gehiago zeudela tuberkulosia zela eta. Kasu gehienak pobreen artean ematen ziren. 1905ean Irlandan hiltzen ziren 100 pertsonatik 16 tuberkulosiaren ondorioz hiltzen ziren[2].

Pobreziatik ateratzea oso zaila zen Dublinen, langileek ez baitzituzten ikasteko aukerarik eta ez zutelako inongo sindikaturik euren eskubideak defendatzeko. Formaziorik gabeko langileak asko ziren, eta askotan langileek euren artean lehiatzen zuten, lana gutxien kobratzeko prest zegoenari ematen baitzioten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Exhibition - Poverty and Health» www.census.nationalarchives.ie (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  2. Breathnach, Caoimhghín S; Moynihan, John B. (2012-1). «The Frustration of Lady Aberdeen in her Crusade against Tuberculosis in Ireland» The Ulster Medical Journal 81 (1): 37–47. ISSN 0041-6193. PMID 23536737. PMC PMCPMC3609681. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]