Edukira joan

Dulce Almada Duarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dulce Almada Duarte
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Dulce de Oliveira Almada Duarte
JaiotzaMindelo (en) Itzuli1933ko abuztuaren 24a
Herrialdea Cabo Verde
HeriotzaPraia2019ko abuztuaren 19a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, erresistentziako borrokalaria eta politikaria

Maria Dulce de Oliveira Almada Duarte (Mindelo, 1933ko abuztuaren 24aPraia, 2019ko abuztuaren 19a[1]) caboverdetar hizkuntzalari, irakasle eta ekintzaile politikoa izan zen.

1933an jaio zen São Nicolau uhartean[1]. Gil Eanes lizeoan ikasi zuen eta 1958an hizkuntza erromantzeetan graduatu zen Coimbrako Unibertsitatean. Cabo Verdeko kreolerari buruzko gradu amaierako lana defendatu zuen[2][3]. Antikolonialismoaren eta Cabo Verden eta Ginea Portugesaren (gaur egun Ginea Bissau) independentziaren alde egin zuen[3].

Mindeloko Gil Eanes lizeoan portugesa eta frantsesa irakatsi zituen. 1960an Frantziara joan zen Caengo Unibertsitatean portugesa irakastera[2][3]. Gero Aljeria, Maroko, Senegal eta Ginea bisitatu zituen eta Ginea eta Cabo Verderen Independentziarako Afrikako Alderdian sartu zen[4]. Libertaçãorako (Liberation) artikulu ugari idatzi zituen eta Amílcar Cabralen idazlanak frantsesera itzuli zituen[4].

Abílio Duarte politikariarekin ezkondu zen[3].

Cabo Verdek independentzia lortu ondoren, hainbat ministerioetan lan egin zuen, Kultura eta Hezkuntza Ministerioan barne. Geroago, hizkuntzalaritzan zentratu zen eta Cabo Verdeko kreolerari buruzko lan ugari argitaratu zituen. Cabo Verdeko kreolera ofizialtzearen alde egin zuen[4][5].

2019ko abuztuaren 19an hil zen Praian, 85 urte zituela[1][3].

  • Crioulo Cabo-Verdiano: contribuição para o estudo do dialecto falado no seu arquipélago (1961)[6]
  • Bilinguismo (ou diglossia as relações de força entre o crioulo e o português na sociedade cabo-verdiana) (1968)
  • Rotas da Cabo-Verdianidade (2023, hil ostekoa)[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Portugesez) Ribeiro, Sheilla. «Morreu a linguista Dulce Almada Duarte» Expresso das Ilhas 2019-08-19 (kontsulta data: 2024-02-21).
  2. a b (Portugesez) «Dulce Almada Duarte» Bertrand Livreiros (kontsulta data: 2024-02-21).
  3. a b c d e (Portugesez) Matos, João. «Cabo Verde chora Dulce Duarte figura de proa da cultura caboverdiana» RFI 2019-08-21 (kontsulta data: 2024-02-21).
  4. a b c (Portugesez) «Dulce Almada Duarte - uma combatente pela libertação da Guiné e Cabo Verde» Rádio Vaticano 2013-01-24 (kontsulta data: 2024-02-21).
  5. (Portugesez) Araujo, Dulce. «Dulce A. Duarte – combatente e defensora da língua caboverdiana» Vatican News 2023-06-10 (kontsulta data: 2024-02-21).
  6. (Portugesez) «O percurso da escrita da língua caboverdiana» Associação Caboverdeana 2019-10-26 (kontsulta data: 2024-02-21).[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Portugesez) «Livro póstumo de Dulce Almada Duarte é lançado em Lisboa» RTC 2023-10-18 (kontsulta data: 2024-02-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]