Duncan Grant
Itxura
Duncan Grant | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Duncan James Corrowr Grant |
Jaiotza | Aviemore, 1885eko urtarrilaren 21a |
Herrialdea | Eskozia Erresuma Batua |
Heriotza | Aldermaston, 1978ko maiatzaren 8a (93 urte) |
Hobiratze lekua | St. Peter's Churchyard, West Firle (en) |
Familia | |
Aita | Bartle Grant |
Ama | Ethel Isabel McNeil |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Slade School of Fine Art (en) Hillbrow School (en) Académie de La Palette (en) St Paul's School (en) Westminster School of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, diseinatzailea eta artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Bloomsburyko Taldea |
sovkovart.ru | |
Duncan James Corrowr Grant (Aviemore, Inverness-shire, 1885eko urtarrilaren 21a - Aldermaston, Berkshire, 1978ko maiatzaren 8a) britainiar margolari eta diseinatzailea izan zen. Bloomsbury taldeko kide izan zen.
1887 eta 1894 artean Indian eta Birmanian bizi izan zen familiarekin. 1902an Westminster School of Art-en sartu zen. 1909an Bloomsbury taldearekin harremanetan jarri zen. Taldeko gizonezko kideekin maitasun-harremanak izan zituen, baina baita Vanessa Bellekin ere, eta elkarrekin alaba bat izan zuten.
Estilo postinpresionistan margotu zuen, batez ere paisaiak eta erretratuak. Roger Fryren eragina izan zuen eta askotan berarekin lan egin zuen. Ehunak, zeramika, antzerki-eszenatokiak eta jantziak ere diseinatu zituen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
'St Paul's 1941 (Imperial War Museum)