Durga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Durga
hinduismo, Shivaismo eta Tantra
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Seme-alabakAshokasundari (en) Itzuli

Durga (sanskritoz: दुर्गा Durgā) hinduismoko jainkosa garrantzitsua da, Mahadevi ama jainkosaren forma nagusi gisa gurtua. Babesarekin, indarrarekin, amatasunarekin, suntsipenarekin eta gerrarekin lotutako jainkosa da[1][2].

Durgaren kondairak ongiaren garaipena irudikatu ohi du gaizkiaren aurka, bakea, oparotasuna eta dharma mehatxatzen duten deabruen aurka borrokatuz[3]. Uste da Durgak gaiztoen aurkako bere jainkozko haserrea erakusten duela zapalduak askatzeko, eta suntsipena ekarriko duela sorkuntza indartzeko[4]. Ama baten iruditzat hartzen da, eta sarritan emakume eder bat bezala irudikatzen da, lehoi edo tigre baten gainean jarria, beso ugarirekin, bakoitzak arma bat daramala, eta sarritan deabruak garaituz[5][6]. Shaktismoan oinarritutako sektaren jarraitzaileek oso gurtua da, eta Shaivismoa eta Vaishnavismoa bezalako beste talde batzuetan ere garrantzitsua da.

Shaktismoaren testu garrantzitsuenek, Devi Mahatmya eta Devi Bhagavata Puranak, Devi (jainkosa) unibertsoaren sortzaile nagusia eta Brahman (azken egia eta errealitatea) gurtzen dute. Hinduismoaren Smarta tradizioko Panchayatana pujako bost jainko baliokideen artean dago. Panchadevekiko independentea da. Vishnuren arreba gaztetzat ere hartzen da, Bhagavata puranoaren arabera.

Durgak jarraitzaile asko ditu Indian, Bangladeshen, Nepalen eta beste hainbat herrialdetan. Batez ere udaberri eta udazkeneko uzten ostean gurtuko dute, Durga Puja, Durga Ashtami, Vijayadashami, Deepavali eta Navaratri jaialdietan batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Kinsley, David R.. (1989-01-01). The Goddesses' Mirror: Visions of the Divine from East and West. SUNY Press ISBN 978-0-88706-835-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  2. (Ingelesez) Phillips, Charles; Kerrigan, Michael; Gould, David. (2011-12-15). Ancient India’s Myths and Beliefs. The Rosen Publishing Group, Inc ISBN 978-1-4488-5990-0. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. (Ingelesez) Cush, Denise; Robinson, Catherine; York, Michael. (2012-08-21). Encyclopedia of Hinduism. Routledge ISBN 978-1-135-18979-2. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. (Ingelesez) Amazzone, Laura. (2012-07-10). Goddess Durga and Sacred Female Power. Hamilton Books ISBN 978-0-7618-5314-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  5. Doniger, Wendy; Merriam-Webster, Inc. (1999). Merriam-Webster's encyclopedia of world religions ; Wendy Doniger, consulting editor. Springfield, Mass. : Merriam-Webster ISBN 978-0-87779-044-0. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  6. (Ingelesez) LaRocca, Donald J.; N.Y.), Metropolitan Museum of Art (New York. (1996). The Gods of War: Sacred Imagery and the Decoration of Arms and Armor. Metropolitan Museum of Art ISBN 978-0-87099-779-2. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]