Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
Itxura
(«EHGAM» orritik birbideratua)
| Ehgam | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Ehgam (Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimendua) |
| Izen laburra | Ehgam |
| Mota | LGBTQ+ rights organization (en) |
| Herrialdea | Euskal Herria |
| Prentsa-organoa | Gay Hotsa |
| Historia | |
| Sorrera | 1977 |
| www.ehgam.eus | |
Euskal Herriko sexu askapen mugimendua edo EHGAM, Euskal Herriko LGBTI+ mugimendua da. Ehgam-ek mugimendu pluralista, autonomo eta iraultzailetzat du bere burua. Euskal Herri osoa dauka jardueragune, tokian tokiko errealitate sozialera egokituz.[1]
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977ko urtarrilean sortu bazen ere, 1983ko otsailaren 27ra arte ez zuten legeztatu. Euskal Herriko LGBTIQ+ lehen elkartea izan zen,[2] eta gaur egun lanean dirau.
Antonio Kintana eta Imanol Alvarez izan ziren sortzaile nagusiak.

Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona LGTBIQ+-en askapena du helburu, eta sexu askapenaren prozesu orokorrean kokatzen da.[3]

Helburu nagusiak ondorengoak dira:[4]
- Desio homosexualaren askapena, sexu askapen osoaren barnean.
- Desio zisheteroarautuarekin apurtzea. Desio homosexuala gizakiaren sexualitate orokorraren eta desioaren osagarritzat jotzea.
- Egun nagusi den arau bitarra ezabatzea. Arau horrek “rol” bitar eta osagarriak (ar/eme, maskulino/femenino, aktibo/pasibo, menderatzaile/menderatu) ezartzen baititu giza harremanen arloan.
- Ghetto homosexualaren ideia kapitalistarekin apurtzea. Pinkwasing-arekin apurtzea. Izan ere, desio homosexualaren bizipena esparru komertzialera mugatzen saiatu da urteetan politika ofiziala, eta neurri handian horretan dirau oraindik ere.
Aldizkaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977an Gay Hotsa izeneko aldizkaria argitaratzen hasi zen[5].
Kide historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antonio Kintana
- Imanol Alvarez
- Mikel Martin Conde
- Xanti Vicente Altxu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Nortzuk gara – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1983-02-28). «El Movimiento de Liberación Homosexual del País Vasco, legalizado por Interior» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2018-06-05).
- ↑ «Nortzuk gara – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (kontsulta data: 2018-06-05).
- ↑ «Helburu orokorrak – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ López Romo, Raúl.. (2008). Del gueto a la calle : el movimiento gay y lesbiano en el País Vasco y Navarra, 1975-1983. Tercera Prensa ISBN 978-84-96993-01-3. PMC 433516262. (kontsulta data: 2023-01-28).