Edelweiss Espeleologia Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edelweiss Espeleologia Taldea
Datuak
Motaerakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1951
webgune ofiziala

Edelweiss Espeleologia Taldea Burgosen ( Espainia ) du egoitza. Cueva del Castillo esploratzen aritutako espeleologoek sortu zuten 1951ean sortu zuten, eta Espainiako espeleologia talde zaharrenetakoa da. 1954az geroztik, Burgosko Foru Aldundiaren menpe dago, eta Atapuerca, Ojo Guareña, Montes del Somo eta Sierra Salvadako multzo karstikoetan lan egiten du batez ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere fundazioa Atapuercako aztarnategi arkeologikoen esplorazioen garaian egin zen; 1956an Ojo Guareña sistemako esplorazioarekin hasi ziren, non Grabatuen Galeria aurkitu zuten, bertako lehen labar-artea. Urte horretan bertan Gouffre Berger-erako Nazioarteko Espedizioan parte hartu zuen, Grenoble inguruan ( Frantzia ), eta munduko sakontasun-errekorra hautsi zuten; espedizio honetan, Felix Ruiz de Arkaute eta Isaac Santestebanen bitartez euskal espeleologoekin ezagutza egin zuten, eta gaur arte harreman estua mantentzen dute. Hurrengo urteetan espeleologia eta karst zientziei buruzko erakusketak antolatu zituen.1958an Nazioarteko 3. Espeleologia Espedizioa antolatu zuen Ojo Guareñan, komunikabideen oihartzun handiarekin, esplorazioek Espainiako lurpeko sistema handiena bihurtu baitzuten 9 km-ko garapen topografikoarekin. Urte horretan Kubía haitzuloa, Iturri Gela eta Macarroni galeria aurkitu ziren, baita aztarna arkeologiko ugari ere.

1960ko hamarkadan , Atapuerca Trinchera aztarnategian aztarna fosilak aurkitu ziren, eta Arkeologia Museoaren zuzendaritzapean sistematikoki induskatzen hasi ziren. Beste esplorazioekin ere aurrera egin zuten eta 70eko hamarkadan Ojo Guareña Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten, topografia errebisatuz eta argazki lanetan jasoz. Kaite aldizkaria argitaratzen hasi ziren. Harrezkero, Edelweiss Espeleologia Taldeak etengabe kolaboratu du Atapuercan egindako ikerketa arkeologikoetan. [1]

2021ean, Edelweiss taldeak bere 70. urteurrena ospatu du, Espinosa de los Monteros inguruan eginiko lanei buruzko hitzaldi, aurkezpen, bisita, ikastaro eta tailer serie batekin.[2]

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003an. Burgosko Probintziako Merituaren Urrezko Domina. Burgosko Aldundiak emana.
  • 2010. Espainiako Geografia Elkarteko ohorezko kidea. Espainiako Geografia Elkarteak emana.
  • 2011. "Burgalés de Pro" saria, Burgosko Udalak emana.
  • 2013an. "Premio Evolución 2013". Atapuerca Fundazioak emana.
  • 2013an. 2013ko Urrezko Babarruna Saria. Ibeas de Juarros-eko ACAHIA, Ibeas/Atapuercako Gizonaren Lagunen Kultur Elkarteak emana.
  • 2014an. Plaka oroigarria Atapuercako menhir batean. Atapuercaren Lagunen Elkarteak, Ibeas/Atapuercako Gizonaren Kultur Elkarteak, Ibeas de Juarros eta Atapuercako udalek eta Atapuerca Fundazioak emandako saria.
  • 2015. Lurpeko Ikerketa Ibilbideari 2015eko Speleo Sari Nazionala. Villacarrillo Espeleologia Taldeak (GEV) emana.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • KAITE. Burgosko espeleologia ikasketak. Burgosko Aldundia.
  • CUBIA. Edelweiss Espeleologia Taldearen Buletina.

Gaur egun Espainiako Espeleologia eta Karst Zientzien Elkartearen (SEDECK) kide da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. «70 años de exploraciones en el Karst de Burgos» 70 años de exploraciones en el Karst de Burgos (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]