Edith Abbott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edith Abbott

Bizitza
JaiotzaGrand Island (Nebraska)1876ko irailaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGrand Island (Nebraska)1957ko uztailaren 28a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaOthman A. Abbott
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Chicagoko Unibertsitatea Doktoretza
Wellesley College
University of Nebraska–Lincoln (en) Itzuli
Londresko University College
Brownell-Talbot School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Beatrice Webb
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, estatistikaria, gizarte-langilea, idazlea eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Wellesley College
Jasotako sariak

IBDB: 459597
Find a Grave: 6600420 Edit the value on Wikidata

Edith Abbott (1876ko irailaren 26a1957ko uztailaren 28a) ekonomista, gizarte-langilea, hezitzailea, eta idazle estatubatuarra izan zen. Abbott Grand Insland-eko (Nebraska) aborigena zen.

Edith Abbott lan sozialeko lanbidean aitzindaria izan zen ekonomiako prestakuntza akademiko batekin. Ekintzaile liderra izan zen erreforma sozialean, humanitarismoak hezkuntzan sartzeko beharra zuela uste zuen.

Abbott lan sozialari buruzko ikerketen arduraduna izan zen, graduondoko mailan. Nahiz eta Chicagoko Unibertsitatean erreforma sozialeko bere lanarekiko erresistentzia aurkitu zuen, azkenik arrakasta izan zuen eta Eskolako dekano bezala aukeratu zuten 1924an, EEBBtako lehen emakume dekanoa bihurtuz. Abbott batez ere hezitzailea zen. Bere lana ikasketa juridiko eta lan humanitarioaren arteko nahasketa bezala ikusi zuen. Graduondoan lan sozialaren inplementazioa jarraitu zuen ekonomista bezala ezagutua izan zen. Bere ahizpa gazteagoa Grace Abbott izan zen.

« Lan soziala ez da inoiz bihurtuko lanbide bat, eskola profesionalen bidez izan ezik. »

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edith 1876an jaio zen Grand Islanden, Nebraskan. Bere gurasoak Othman Abbott (abokatua eta Nebraskako lehen Teniente Gobernadorea 1877-1879 bitartean) eta Elizabeth Griffin (lider abolizionista eta sufragista) izan ziren. Bi gurasoek, Edith eta bere ahizpari emakumeen eskubideen balioak, berdintasuna eta erreforma soziala irakatsi zizkioten. Gracek inspiratu zuenEdith bere etorkizuneko lanean. Grace Abbottek lorpen asko izan zituen gizarte-langile, haurren lan-arloko legeriako berritzaile eta Estatu Batuetako Haurtzaroko Bulegoko nagusi gisa lan eginez (1921–1934). Edithekin proiektu profesional desberdin askotan egin zuen lan.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893an, Abbott Brownell Hall eskolan graduatu zen Omahan (Nebraska). Emakumeentzako barnetegi bat zen. Hala ere, bere familiak ez zuen ahalmenik unibertsitatera bidaltzeko, Nebraskan izandako lehorteengatik, eta horren ondorioz izan zen depresio ekonomikoarengatik. Unibertsitatera berehala joan ordez, Abbott Grand Island-eko (Nebraska) eskola ertain batean hasi zen irakasten.

Unibertsitateko heziketa jasotzea nahi zuenez, Abbottek korrespondentzia bidez ikastaroak eta gau-klaseak hartu zituen, Nebraskako Unibertsitatean matrikulatu ahal izan zuen arte. 1901ean lizentziatu zen eta ondorengo bi urteetan irakasten jarraitu zuen Chicagoko Unibertsitateko beka bat eman zioten arte. Chicagoko Unibertsitatean zegoen bitartean, doktoregoan lan eginez, Sophonisba Breckinridge aktibista eta irakaslea ezagutu zuen. 1905ean politika- ekonomiako doktoregoa lortu zuen. Ondoren, Abbott eta Breckinridgek ikerketa anitz argitaratu zituzten Chicagoko Filantropiako Eskolan zegoen bitartean.

Karrera goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907an, Abbott ekonomia irakasten hasi zen Wellesley College-ean. Nahiz eta Wellesley-ko bere lana oso estimatua izan bi doktoregodun emakume batentzat, berak Chicagora itzuli nahi zuen. Eta 1908an bere aukera izan zuen, Sophonisba Brekinridgek, orduan Ikerketa Sozialeko zuzendaria zenean, estatistika irakasteko lan bat eskaini zionean, Ikerketa Sozialeko Departamentuan.

Iraupen luzeko elkarte profesionala, Abbott-en eta Breckinridge-ren artean, Filantropiako Eskolan batera egon ziren urteetan hasi zen. Ikerketa estatistiko zehatzetan eta arazo sozial garaikidean interes komuna zuten biek. Erreforma sustatu nahi zuten. Beraien arteko Ikerketa Sozialeko Departamentuko kolaborazioko lehenengo hamabi urteetan, “Chicagoko etxebizitzen arazoa” sortu zuten. American Journal of Sociology (1910-15) hamar artikulu publikatu zituzten, Chicagoko etxebizitzen baldintzen inguruan egindako inkesta handi horren emaitzak informatuz. Un estudio de seguimiento, The Tenements of Chicago, 1908-1935, 1936an argitaratu zen. El niño delincuente y el hogar (1912), Un estudio del tribunal de menores de Chicago; eta Ausentismo e Incumplimiento en las Escuelas de Chicago (1917), nahitaezko eskola-asistentziaren aldeko eta haurren lanaren legediaren ikerketak izan ziren. 1927an, “lan sozialaren interés zientifiko eta profesionalei” dedikazio gisa, Abbott eta Breckinridgek Social Service Review egunkarian idatzi zuten, Chicagoko Press Unibertsitateak argitaratuta.

1920ean, Abbott eta Brecknridgeren ahaleginei esker, Chicagoko Unibertsitateak botoa eman zuen “Graduatuen Eskola” izena aldatzeko. Lan Sozialeko graduondoko herrialdeko lehenengo eskola izan zen ikerketako unibertsitate garrantzitsu bati lotuta. Abbott ekonomia sozialeko irakasle bezala kontratatu zuten. Dekanoa izendatu zuten 1924ean. Horrela, graduondoko eskola bateko lehenengo emakume dekano estatubatuarra bihurtu zen. Abbott, Breckinridgerekin batera, lan sozialeko esparrua transformatu zuen heziketa formalari garrantzia emanez. Ikasketa- plan bat diseinatu zuten, estatistika sozialak kausa historiko, legal, ekonomiko eta politiko gisa nabarmentzen. Gainera, gizarte- lanaren estatus profesionalarengatik borrokatu zuten. 1931an, Abbottek bere dokumentu eta diskurtsoak bildu zituen eta liburu bat sortu zuen “Ongizate Soziala eta Heziketa Profesionala” deitu ziona. 1931ean sortu zen baina 1942an berrikusi eta zabaldu egin zen.

Abbottek atentzioa bere ikasleen gain jarri zuen, oinarrizko printzipioak transmititzeko asmoz. Abbottek ikasketa- plan bat garatu zuen lan sozialaren esparruan ikasketak egin nahi zituzten ikasleentzat.

Ondorengo karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abbott immigrazioan aditua izan zen, etorkinen esplotazioarekin amaituko lukeen erreformatan lan eginez. Krimenaren kontrako Batzordeko presidentea izan zen.

Abbotten karreran ekarpen asko asistentzia sozialaren erreforma sustatzeko eta ongizatea hobetzeko izan ziren. 1926an, Abbottek “Cook-eko Konderriaren Ongizate Publikoko Bulegoa” sortzen lagundu zuen. “Social Service Review” aldizkaria sortu zuten Abbott eta Breckinridgek, politika eta ongizate soziala ikertzeko asmoz. Depresio Handiaren garaian, Edith Abott eta bere ahizpak lana egin zuten gaitz sozialen kontra. Hala nola, etorkinen tratu txarrak eta haurren lanaren gehiegizko erabilerara. 1935ean, Abbottek Segurtasun Sozialeko Legea idazten lagundu zuen.

Edith Abbottek bere azken urteak bere familiarekin pasa zituen, bere etxean, eta pneumoniaz hil zen 1957an, Grand Islanden (Nebraska).