Edith Alice Müller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edith Alice Müller
Bizitza
JaiotzaMadril1918ko otsailaren 5a
Herrialdea Suitza
HeriotzaEspainia1995eko uztailaren 24a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
ETH Zürich
Tesi zuzendariaAndreas Speiser (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, unibertsitateko irakaslea, matematikaria eta arte-historialaria
Enplegatzailea(k)University of Neuchâtel (en) Itzuli
Genevako Unibertsitatea
Michigango Unibertsitatea
Utrechteko Unibertsitatea  (1970eko uztailaren 1a -  1971ko irailaren 1a)

Edith Alice Müller (1918ko otsailaren 5a - 1995eko uztailaren 24a) suitzar matematikari eta astronomoa izen zen.[1]

Lehen urteak eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio zen eta Madrilgo Eskola Alemaniarrean ikasi zuen eta Zuricheko Eskola Politekniko Federalean ikasi zuen ondoren.[2]

Matematiketan doktoradutza egin zuen Zuricheko Unibertsitatean, Aplicación de la teoría de grupos y análisis estructural de la decoración mora en la Alhambra de Granada izenburuarekin.[1] Tesi hau ezinbestekoa izan zen irudi geometriko islamiarrak ikertzeko, historialariek uste zutenean arte hutsa zirela eta ez zutela zientziarekin zerikusirik. Lan hau ez zen kontuan hartu artearen historiako lanetan 1980ko hamarkada arte.[3]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlari moduan lan egin zuen Zurich-eko (1946–1951), Mitxigango Unibertsitateko (1952–1954 eta 1955–1962) eta Baselgo (1954–1955) obsrebatorio astronomikoetan.

Ondoren, Neuchâtel-go Unibertsitatean irakasle laguntzailea izan zen 1962tik.

1972an Genevako unibertsitatera aldatu zen irakasle titularra izateko.[2] Eguzki fisika ikertu zuen, batik bat, eta lehen emakumea izan zen Nazioarteko Elkarte Astronomikoaren idazkari nagusia izan zena, 1976 eta 1979 artean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Chmielewski, Yves. (1998). «Edith Alice Müller (1918–1995). Short biography». In Appenzeller, I. et al (ed.) Remembering Edith Alice Müller. Springer.. Springer Netherlands, 6-8 or. ISBN 978-0-7923-4789-7..
  2. a b Riedtmann, Christine. (2010-08-31). Wege von Frauen: Mathematikerinnen in der Schweiz. , 12 or..
  3. Chorbachi, W. K.. (1989). «In the tower of babel: beyond symmetry in Islamic design» Computers and Mathematics with Applications 17 (4–6): 751-789.  doi:10.1016/0898-1221(89)90260-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]