Edith Cavell
Edith Cavell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edith Louisa Cavell |
Jaiotza | Swardeston, 1865eko abenduaren 4a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Schaerbeek, 1915eko urriaren 12a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Norwich Cathedral (en) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Norwich High School for Girls (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina, matron (en) eta etxe-irakaslea |
Enplegatzailea(k) | The Royal London Hospital (en) St Leonard's Hospital (en) Gurutze Gorria |
Santutegia | |
Urriaren 12 | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
edithcavell.org.uk | |
Edith Louisa Cavell (Swardeston, Norfolk, 1865eko abenduaren 4a - Brusela, 1915eko urriaren 12a) britainiar erizaina izan zen. Lehen Mundu Gerran bi aldeetako soldaduen bizitzak salbatzeagatik nabarmendu zen. Horrela, Alemaniako tribunal militar batek heriotza zigorra ezarri zion epaiketa labur-labur batean, goi mailako traizioa leporatuta, Bruselako bere ospitalean soldadu belgiar, frantses eta ingelesei aterpe eman eta Belgikara ihes egiten lagundu izanagatik. Nazioarte mailan presio handia egin zen, zigorra bete ez zedin, baina ez zen hala izan; Cavellek 49 urte zituen, exekutatu zutenean. Haren heriotzak gaitzespen jarrera ugari eragin zuen munduan zehar, eta jarraipen handia izan zuen prentsan.
"Abertzaletasuna ez da nahikoa, ez dut gorrotorik izan behar nire bihotzean" haren esaldi ezagunenetarikoa da. Anglikanismoan oinarritutako sinesmen sendoak zituen eta horregatik laguntzen zien bi aldeetako soldaduei. "Ezin naiz gelditu, salbatu behar diren bizitzak dauden artean[1]", esaten zuen.
Erizaintza modernoaren aintzindari izan zen Belgikan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cavell 1865eko abenduaren 4an jaio zen Swardestonen, Norwich-etik gertu dagoen herri batean. Frederick Cavell Reberendoaren eta Louisa Sophiaren alaba zen, lau seme-alabetan zaharrena. Haren aita bikario izan zen bertan 45 urtean[2].
Hezkuntza etapa amaitu zuenean, etxe-irakasle moduan lan egin zuen hainbat familiarentzat, besteak beste Bruselako familia batean, 1890etik 1895era arte. Etxera itzuli zen, aita gaixorik baitzuen, bera zaintzera, eta hobera egin zuenean, erizaintza ikastea erabaki zuen. 1896an, 30 urterekin, erizain moduan praktikak hasi zituen Royal London Hospitalean.
1907an Antoine Depage medikuak Berkendael Institutuko erizain buru izendatu zuen. Urte bereko urrian, Depagek L'École Belge d'Infirmières Diplômées ireki zuen eta haren zuzendaritza Cavellen esku utzi zuen[1].
I Mundu Gerra hasi zenean Institutua eta eskola Gurutze Gorriaren esku geratu ziren –Depage presidente zuen–. Cavell Erresuma Batuko gobernuaren inteligentzia zerbitzuko kide egin zen.[3] Alemaniarrek Belgika hartu zutenean, "zauritu arriskutsu edo susmagarriak" ospitaletik ateratzeko agindu zen. Cavellek espioitza lanak utzi zituen eta soldaduei Herbehere neutraletara ihes egiten lagundu zien, belgiarrek eta frantsesek eraikitako iheserako sare bati esker, okupatzaileek ezarritako legea urratuz. Espioi alemaniar infiltratu batek sare hori aurkitu eta, horren ondorioz, desegin egin zuen. Pertsona asko atxilotu zituzten, besteak beste, Edith Cavell, abuztuaren 3an atxilo hartu zuten eta Saint-Gilles-eko kartzelan sartu.
Sareko kideen aurkako epaiketak 1915eko urriaren 7 eta 8an egin ziren. Cavellek ez zuen bere burua defendatzeko saiakerarik egin, kargu guztiak onartu zituen eta urriaren 11n heriotzara kondenatu zuten. Nazioartean, presio handia egin zen horren aurka, baina alemaniarrek ez zuten kontuan hartu eta urriaren 12an fusilatu egin zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b R., M. M.. (1941). «Review of Edith Cavell» The American Journal of Nursing 41 (7): 871–871. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Edith Cavell | Facts Summary Information» British Heritage Travel (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ 1950-, Rankin, Nicholas,. (2009). A genius for deception : how cunning helped the British win two world wars. Oxford University Press ISBN 9780195387049. PMC 316027950..