Edith Södergran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Edith Södergran
Edith Sodergran.jpg
Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1892ko apirilaren 4a
Herrialdea  Finlandia
 Errusiar Inperioa
Heriotza Roshchino1923ko ekainaren 24a (31 urte)
Heriotza modua berezko heriotza tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea

Edith Södergran (San Petersburgo, 1892ko apirilaren 4a - Roshchino, Finlandia, 1923ko ekainaren 24a) suediar hiztuneko finlandiar poeta bat izan zen. Haren fama Eskandinabian handia da eta XX. mendeko eskandinabiar poeta nagusienen artean dago.

Eskandinabian maiz aurkezten dute Edith Södergran hiru korronte nagusiren oinordeko bezala: frantziar sinbolismoa; alemaniar espresionismoa eta errusiar futurismoa. Alta, egia bada ere alemana primeran menderatzen zuela eta errusiera zein frantsesa ondo ezagutzen zituela, badirudi oinordetza guzti horien esleipena gehiegizkoa omen dela, izatez, bateraezinak baitira zenbaitetan. Edozein modutara, gertaera horrek argi erakusten du zein punturaino izan zen originala Edith Södergranen lana, apartekoa izan baitzen haren alorrean. Ez marfilezko dorre batean baztertu izanagatik, bazik eritasunagatik eta isolamenduagatik, haren lanak jite berezia hartu izan du, gaur egun ere arrotz eta harrigarri bilakatzen duena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edith Södergranek bere bizitza laburrean zehar lau poesia bilduma argitaratu zituen. Hil ondoren, Landet som icke är ("Ez den lurraldea") argitaratu zen eta bertan aurreko bildumetan baztertutako poemak bildu ziren.

  • Dikter ("Poemak", 1916)
  • Septemberlyran ("Iraileko lira", 1917)
  • Rosenaltaret ("Aldareko arrosa", 1919)
  • Framtidens skugga ("Etorkizunaren arintasuna", 1920).
  • Landet som icke är ("Ez den lurraldea", 1925)